80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

"Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza" eta "Ur hornidurako sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza". Aldaketen hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2007ko maiatzaren 18ko osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, hasiera batean onetsi zituen Tuterako (Nafarroako) "Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantza" eta "Ur hornidurako sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalaren Ur Batzordean (Cuesta Estación, 2-behea), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 23an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0708807