80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

72/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasun kontseilariak emana, Begoña Ganuza Bernaola Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendari kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 64.2 artikuluak xedatzen du zuzendari eta zuzendariordeak Osasun kontseilariak izendatu eta kenduko dituela kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. Begoña Ganuza Bernaola, Lizarrako Osasun Barrutiko zuzendaria, berak eskatuta, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko ekainaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Begoña Ganuza Bernaolari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0709964