80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OTSAGABIA

Akats zuzenketa. Ordenantza fiskalak behin betikoz onetsirik

2007ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 14an, Otsa- gabiako Udalaren ordenantza fiskalen behin betiko onespena eta testu osoa argitaratu ziren. Ondoren, akatsak atzeman dira argitalpenean eta, horregatik, ordenantza horiek honela geratu dira erredaktaturik:

6. ORDENANTZA: UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izan edo benetan erabiltzea da zergapeko egintza.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta edateko uraren hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Kasuan kasuko etxeko jabeak hartuko dira zergadunaren ordezkotzat. Horiek onuradunei kobratzen ahalko dizkiete kuotak, hala bada.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, 6,01 euro.

b) Etxeko erabilerarako horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 0,47 euro.

c) Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 0,47 euro.

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sorrarazpena

7. artikulua. Tasa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra:

a) Zerbitzua eskura izan eta mantentzeagatik, hornidura sarearekin lotura ezartzen denetik hasita.

b) Kontsumoagatik, ura erabiltzen hasten denetik.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Kontagailua erosteko, nola instalaziorako eta hornitzeko behar diren materialei eta eskulanari dagozkien gastuak sarera lotzeko edo hornidura eskatzen duenaren bizkar joanen dira.

9. artikulua. Aurreneurri moduan, etxe edo instalazio barrenean ur-galera dakarten aberiak dituen hartunearen titularrari ur-hornidura mozten ahalko zaio.

10. artikulua. Erabiltzaileak behin ere ez dio urik ematen ahalko bertze pertsona bati, eta ez die erabiltzen utziko horretarako eskubiderik ez dutenei. Utzikeriagatik izan litekeen iruzur oro saihestu beharko du. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzailea izanen da errudun bakarra.

11. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

12. artikulua. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar den bezala egon dadin zaintzea eta toki entitateak ematen dituen jarraibideak betetzea.

Erabiltzaileen artean gertatzen diren altak, bajak edota aldaketak nahiz gorabeherak Udalari jakinarazi beharko zaizkio nahitaez, eta orduan kontagailua kentzea ekar dezake edo hari prezintoa jartzea.

13. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari, kontagailuaren irakurketa egin dezan, edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako bertze zerbaitengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Dirubilketa

14.1 artikulua. 5. artikuluko a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren ordainarazpenak urtean behin ordainduko dira.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Honako hauek iruzurtzat hartuko dira:

a) Entitateko langileei sartzen ez uztea, behar bezala kreditaturik joanda.

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten egiaztapenak eragoztea.

c) Toki entitateak paraturiko prezinto, sarraila edo aparatuak maneiatzea.

d) Toki entitateak kontsumoa neurtzeko aparatuen aldaketaz edo ordezkatzeaz ematen dituen jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa espresuki aldatzeko asmoz, baimenik gabeko mekanismoak ezartzea.

16. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gainerako kontuetarako, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat datozen gainerako arauetan xedatutakoari ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena._Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik.

7. ORDENANTZA: EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ordenantza hau ondoko arauetan xedatutakoaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduko 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan.

2. artikulua. Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupean ondoko aprobetxamendu edo erabilera pribatiboetarik edozein egitea da zergapeko egintza:

1) Erabilera publikoko lurren zorupea okupatzea.

2) Eremu publikoaren gainean edo haren hegalkinean kokatuta dauden burdina-barra, aldamio eta gisakoak, kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, baskulak, salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

3) Irabazteko xedearekin mahaiak eta kadirak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

4) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak, kalez kaleko industriak jartzea.

3. artikulua. Ondoko hauek daude beharturik ordenantza honetan ezarritako tasak ordaintzera:

a) Udal lizentzien edo kontzesioen titularrak eta aprobetxamenduaren mozkinak jasotzen dituzten pertsona natural edo juridikoak.

b) Lizentzia edo kontzesiorik gabe, ordenantza honen xede diren aprobetxamenduak jasotzen dituztenak.

c) Aprobetxamenduaz gehiago baliatu gabe toki entitatean haren baja aurkezten ez dutenak.

d) Bide publikoan ezartzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titularrak edo aprobetxamenduaz baliatzen direnak. Zergadunaren ordezkotzat edukiontzien jabeak eta etxegileak hartuko dira.

4. artikulua. Ordenantza honetako tasen zenbatekoa finkatzeko, aprobetxamenduaren iraupena eta ordenantza honetako xede diren aprobetxamendu bereziek okupatutako eremu publikoaren azalera hartuko da kontuan, honen eranskinean xedatzen denari jarraikiz.

5. artikulua. Toki mailako zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak salbuetsirik egonen dira tasen ordainarazpenetik.

6. artikulua. 1. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura ekar dezaketenean, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere, dagozkion tasak ordaindu beharra kendu gabe.

2. Kalteak konponezinak badira, desegindako gaiek zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbeste emanen zaio ordainetan Udalari.

Toki entitateak ez ditu inolaz ere barkatuko artikulu honek aipatzen dituen kalte-ordainak eta diru itzulerak.

7. artikulua. Tasak ordaindu beharra aprobetxamendua ematen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

8. artikulua. Udalak behar den lizentziarik edo kontzesiorik eman gabe aprobetxamendua hasten bada, behar den tasa pagatzeak ez ditu egindako aprobetxamenduak legeztatuko eta, beraz, kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

9. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduak behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira.

2. Erabilera publikoko lurrak, irabazi asmoz, mahai eta aulkiekin okupatzeari dagokionez, toki entitateak baimen osoa balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezkorik, obrarik, konponketarik eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala itzultzea bertze betebeharrik ez du izanen.

10. artikulua. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bertzelako arau-hausteei dagokienean eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Toki entitateak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den bertze edozergatik sortutako gastuak jabearen kargu geldituko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Bigarrena._Ordenantza honek oso-osorik Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoan hartuko du indarra eta izanen ditu ondorio juridikoak, toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

Otsagabian, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

ZENBATEKOEN ERANSKINA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOKIONA

I. epigrafea._Zoruaren aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, terrazak: 40 euro/denboraldia.

I.2. Merkatu eta azoka txikiak:

_Postua paratuta: 6 euro.

_Posturik paratu gabe (ibilgailuan): 1 euro/eguna.

Zenbateko hauek hasierako preziotzat hartu dira. Esleipena enkante bidez egiten bada.

I.3. Bertzelako aprobetxamenduak (ferietako barrakak):

_6 euro egunean.

II. epigrafea._Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

Tasa elektrikoak: Enpresek udal mugapean fakturatzen dituzten dirusarrera gordinen %1,5.

Konpainia telefonikoa: fakturazioaren %1,9, Compañía Telefónica, S.A.ko Unipersonal motako araubidean xedatutakoari jarraikiz.

III. epigrafea._Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

Gasbideen eta bertze elementu batzuen tasak: Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin kudeatutakoak.

Iragarkiaren kodea: L0708534