80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FONTELLAS

Udal Planeko determinazio egituratzaile eta xehakatuetako aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2007ko maiatzaren 22ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, 1. poligonoko 356, 357 eta 358 unitateei dagokienez. Héctor Garnica Garcések sustatu du.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasirik, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratuko da.

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari txostena eskatzea, bere eskumeneko gaiez eta Nafarroako Gobernuko departamentu guztien txostena egin dezan.

Fontellasen, 2007ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0709634