80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASCANTE

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa, Residencial Tudela, S.L.k sustatuta, lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuari dagokiona (aldaketa egituratzailea). Behin-behineko onespena

Cascanteko Udalak, 2007ko maiatzaren 21ean egin bilkuran, behin-behinekoz onetsi zuen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa, Residencial Tudela, S.L.k sustatuta, lurzoru urbanizagarriko zerbitzuen poligonoko 7. banaketa eremuari dagokiona. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 eta 70. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Cascanten, 2007ko ekainaren 7an._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0709575