80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

633/2007 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 322/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia behin betikoz ebatzi eta Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendariaren izendapena berritzen duena, zerbitzu eginkizunetan beste hiru urtez aritzeko.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 322/2006 Ebazpenaren bidez, Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko lanpostu bat merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia onetsi zen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, uztailaren 4ko 717/2006 Ebazpenaren bidez, Miguel Javier Ustáriz Olaechea jaunari lanpostua esleitu zion eta zerbitzu eginkizunak urtebeterako emateko proposamena egin zuen.

Epe hori bukatuta, martxoaren 28ko 322/2006 Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, Hautapen Batzordeak ebaluatu egin behar du arestian aipatutako pertsonak egindako lana.

Zuzendariaren beraren memoria, non egindako lana jasotzen baita, eta Irakasleen Prestakuntza Ataleko buruaren txostena aztertu eta baloratu ostean, Hautapen Batzordeak positiboki ebaluatu du zuzendariaren lana.

Horren ondorioz, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari proposatu dio aipatutako zuzendaria beste hiru urterako izendatzeko, 2007ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra, destinoa duen Irakasleentzako Laguntza Zentro berbererako, ekainaren 17ko 245/1996 Foru Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako baldintza eta prozedurei jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko izendapena berritzea, 2007ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitarte, ondoko funtzionarioari:

Miguel Javier Ustáriz Olaechea jauna

NANa: 15.965.170-L

Esleitutako destinoa: Lekarozko ILZko zuzendaria.

Behin betiko destinoa: Elizondoko "San Francisco Javier" Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa.

2. Funtzionario horri zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimena ematea, Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari izateko.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileria Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Irakasleen Prestakuntza Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 15ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0710106