80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1013/2007 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gema Eguinoa Buzunáriz andreak ezarritako 106/2007 prozedura laburtuaren administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzen duena.

Gema Eguinoa Buzunáriz andreak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegian, zuzendari kudeatzaileak azaroaren 27an eman 1749/06 Ebazpenaren kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren kontra. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT/EDU izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitu ziren.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igortzeko eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egiteko.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Gema Eguinoa Buzunáriz andreak aurkezturiko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Administrazioarekiko Auzien Iruñeko 1. Epaitegira igortzea.

Errekurtso hori zuzendari kudeatzaileak azaroaren 27an eman 1749/06 Ebazpenaren kontra aurkezturiko gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren kontra aurkeztu zuen. Ebazpen horren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT/EDU izateko lanpostu hutsak merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez esleitu ziren.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta inpugnatutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea epaitegi horretan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazi ondotik.

3. Ebazpen hau interesdunari, Lehendakaritza, Barne eta Justizia Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari, Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, María Esther Embún Arrondo andreari, María Antonia Sánchez Gorri andreari, María Asunción Ganuza Zamborain andreari eta María Asunción Díaz Aznárez andreari, behar diren ondorioak izan ditzan. Azken horiei dei egiten zaie auto horietan demandatu gisa ager ahal daitezen, epaitegi honetan, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera.

Iruñean, 2007ko ekainaren 6an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0709920