80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

301/2007 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Pirinio-aurreko arroetako herriak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo uzten dituena.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak hauxe adierazi du:

"Etxegintzaren Kode Tekniko berriak ezartzen du, HE4 oinarrizko dokumentuan, eraikin berrietan eta zaharberritzen direnetan ur bero sanitariorako izan beharreko gutxieneko eguzki ekarpena eta, HE5 oinarrizko dokumentuan, berriz, energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa zenbait erabileratan. Bi dokumentuetan ezartzen da ekarpen hori txikiagoa izan ahalko dela, babes historiko artistikoaren arloan irizpena emateko eskumena duen organoak hala erabakitzen badu.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren iritziz, kontrajarririk daude Etxegintzaren Kode Teknikoan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden arauak eta Nafarroako Pirinio-aurreko arroetako herrietako balio historiko eta arkitektonikoen babesa.

Nafarroako herri gehienetako gune historikoek balio ukaezina dute, haien kale-egiturak eta arkitekturak emana; monumentuetan nahiz etxeetan datza balio hori, eraikuntza mota ugari eta desberdinak baitira, ibilbide historikoa eta eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak agerian dituztenak. Herri bakoitzari eraikinek eman dioten itxura eta herriak berak paisaian duen presentzia bat eginik daude oroimen kolektiboaren iruditerian, eta hala identifikatzen dira. Eguzki energia biltzeko instalazioak ez dira egokiak Nafarroako herri gehienetako gune historikoetan, kualitate historiko eta arkitektonikoetan eta ingurumen arloko balioetan aldaketak eragiten dituztelako.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen bidez emandako eskumenekin bat, egokia dirudi ezartzeak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo gera daitezela, hiriguneei dagokienez, erabilera industrialeko hiriguneak salbu, ondoko udalerrietako herriak: Goñi, Ollo, Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Zabaltza, Beraskoain, Txulapain eta Olaibar; Oltzako udalerriko Ibero, Asiain, Ororbia eta Arazuriko alde zaharrak eta udalerri horretako gainerako herrietako hiriguneak, erabilera industrialekoak salbu; Ezkabarteko udalerriko Arre eta Orikaingo alde zaharrak eta udalerri horretako gainerako herrietako hiriguneak, erabilera industrialekoak salbu; Itzako udalerriko Zuasti herriko udal hirigintza planeamenduan katalogatuta dauden eraikinak, udalerri horretako Sarasate, Itza eta Erizeko alde zaharrak, eta bertako gainerako herrietako hiriguneak, erabilera industrialekoak salbu; Arangurengo udalerriko Mutiloabeiti eta Mutiloagoiti herrietako udal hirigintza planeamenduan katalogaturiko eraikinak, udalerri horretako Taxoareko alde zaharra eta udalerri horretako gainerako herrietako hiriguneak, erabilera industrialekoak salbu; Berriobeiti, Egues eta Elorzko udalerrietako herrietako alde zaharrak; Zizurko udalerriko Zizur Txikia eta Gendulaingo herrietako udal hirigintza planeamenduan katalogatutako eraikinak eta udalerri horretako gainerako herrietako alde zaharrak; Galarko Udalerriko Cordovilla, Ezkirotz eta Barbataingo herrietako udal hirigintza planeamenduan katalogatutako eraikinak eta udalerri horretako gainerako herrietako alde zaharrak; Orkoien, Antsoain, Tiebas, Burlata, Atarrabia, Uharte, Berriozar, Beriain, Zizur Nagusia eta Noaingo udalerrietako herrien udal hirigintza planeamenduan katalogatutako eraikinak; eta Iruñeko udalerriko udal hirigintza planeamenduan katalogatuta eta alde zaharretik kanpo dauden eraikinak, arautze berariazkoarekin.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Pirinio-aurreko arroetako udalerrietako herriak, ebazpen honen azalpen zatian adierazitakoak, Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea udal hauei: Goñi, Ollo, Etxauri, Ziritza, Etxarri, Bidaurreta, Zabaltza, Beraskoain, Txulapain, Olaibar, Oltza, Ezkabarte, Itza, Aranguren, Berriobeiti, Egues, Elortz, Zizur, Galar, Orkoien, Antsoain, Tiebas, Burlata, Atarrabia, Uharte, Berriozar, Beriain, Zizur Nagusia, Noain eta Iruña, eta halaber Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Etxebizitza Zerbitzuari eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazi haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahalko dutela arlo bereko salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 11n._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0708104