80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

281/2007 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Pirinioetako haranetako eta Pirinio-aurreko arroetako herriak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuen aplikazio eremutik kanpo uzten dituena.

Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuak hauxe adierazi du:

Etxegintzaren Kode Tekniko berriak ezartzen du, HE4 oinarrizko dokumentuan, eraikin berrietan eta zaharberritzen direnetan ur bero sanitariorako izan beharreko gutxieneko eguzki ekarpena eta, HE5 oinarrizko dokumentuan, berriz, energia elektrikoaren gutxieneko ekarpen fotovoltaikoa zenbait erabileratan. Bi dokumentuetan ezartzen da ekarpen hori txikiagoa izan ahalko dela, babes historiko artistikoaren arloan irizpena emateko eskumena duen organoak hala erabakitzen badu.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Ondare Arkitektonikoaren Atalaren iritziz, kontrajarririk daude Etxegintzaren Kode Teknikoan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden arauak eta Nafarroako Pirinioetako haranetako eta Pirinio-aurreko arroetako herrietako balio historiko eta arkitektonikoen babesa.

Nafarroako herri gehienetako gune historikoek balio ukaezina dute, haien kale-egiturak eta arkitekturak emana; monumentuetan nahiz etxeetan datza balio hori, eraikuntza mota ugari eta desberdinak baitira, ibilbide historikoa eta eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak agerian dituztenak. Herri bakoitzari eraikinek eman dioten itxura eta herriak berak paisaian duen presentzia bat eginik daude oroimen kolektiboaren iruditerian, eta hala identifikatzen dira. Eguzki energia biltzeko instalazioak ez dira egokiak Nafarroako herri gehienetako gune historikoetan, kualitate historiko eta arkitektonikoetan eta ingurumen arloko balioetan aldaketak eragiten dituztelako.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako kultur ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen bidez emandako eskumenekin bat, egokia dirudi ezartzeak Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo gera daitezela, hiriguneei dagokienez, erabilera industrialeko hiriguneak salbu, ondoko udalerrietako herriak: Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi, Uztarroze, Bidankoze, Itzaltzu, Otsagabia, Ezkaroze, Orontze, Espartza Zaraitzu, Sartze, Gorza, Galoze, Jaurrieta, Nabaskoze, Gazteluberri, Orbaitzeta, Hiriberri Aezkoa, Orbara, Abaurregaina, Abaurrepea, Garralda, Garaioa, Aria, Aribe, Luzaide, Orreaga, Auritz, Orotz-Betelu, Artzi eta Erro Pirinioetako haranetan; udalerri hauetako herrietako hiriguneak: Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua, Longida, Lizoain, Itzagaondoa, Untziti, Elo eta Ibargoiti, Pirinio-aurreko arroetan; Esteribarko udalerriko Zubiri, Olloki eta Arteta herrietako alde zaharrak eta Pirinio-aurreko udalerri horretako gainerako herrietako hiriguneak; eta Agoizko eta Irunberriko alde historikoak".

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen maiatzaren 16ko 73/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DU:

1. Nafarroako Pirinioetako haranetako eta Pirinio-aurreko arroetako udalerrietako herriak, ebazpen honen azalpen zatian adierazitakoak, Etxegintzaren Kode Teknikoaren HE4 eta HE5 oinarrizko dokumentuetan eguzki energia biltzeko instalazioei buruz dauden aurreikuspenen aplikazio eremutik kanpo uztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea udal hauei: Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Burgi, Uztarroze, Bidankoze, Itzaltzu, Otsagabia, Ezkaroze, Orontze, Espartza Zaraitzu, Sartze, Gorza, Galoze, Jaurrieta, Nabaskoze, Gazteluberri, Orbaitzeta, Hiriberri Aezkoa, Orbara, Abaurregaina, Abaurrepea, Garralda, Garaioa, Aria, Aribe, Luzaide, Orreaga, Auritz, Orotz-Betelu, Artzi, Erro, Urraulgoiti, Urraulbeiti, Erromantzatua, Longida, Lizoain, Itzagaondoa, Untziti, Elo, Ibargoiti, Esteribar, Agoitz eta Irunberri, eta halaber Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Etxebizitza Zerbitzuari eta Kultur Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan, ohartaraziz administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela haren kontra, izen bereko Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 11n._Kultura zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.

Iragarkiaren kodea: F0708547