80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

624/2007 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko ikasketak 2006-2007 ikasturtean bukatu dituzten ikasleentzat antolaturiko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egiten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu du, eta bertan adierazi komenigarria dela Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia argitaratzea; abuztuaren 31ko 1070/1990 E.D.an eta 1999ko abenduaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean deialdi hori egitea Hezkuntza Departamentuari dagokio.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2006/2007 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egitea. Honako honi erantsi zaio.

2. Deialdi hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskina Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

BATXILERGOKO SARI BEREZIETARAKO DEIALDIA, 2006/2007 IKASTURTEKOA

1999ko abenduaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2006/2007 ikasturteari dagokion Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia egin du Foru Komunitatean. Hona hemen

OINARRIAK

Lehena._Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2006-2007 ikasturterako gehienez ere Batxilergoko lau Sari Berezi emateko deialdia egin du.

Bigarrena._Sari Berezi horiek eskuratzeko aukera izan nahi duten ikasleek Batxilergoko ikasketen bi kurtsoak edozein modalitatetan egin eta gainditurik eta 2006-2007 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean bukaturik izan beharko dituzte. Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoak arauturiko Batxilergoa izanen da betiere.

Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa da Batxilergoko edozein modalitatetan egindako bi kurtsoetako kalifikazioen batez bestekoa 8,75 edo handiagoa izatea.

Batez besteko kalifikazioa ateratzeko, Batxilergoko bi kurtsoetan ikasleak ikasgai komunetan, modalitateko berariazkoetan eta aukerakoetan lorturiko kalifikazioak batuko dira.

Hirugarrena._Aurreko atalean ezarritako baldintza bete eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratu nahi duten ikasleek eskaria aurkeztuko dute, ikasketa espedientea Bigarren Hezkuntzako zein institututan duten, hartantxe, 2007ko irailaren 7a baino lehen. Eskaria I. eranskinari jarraikiz beteko da.

Laugarrena._Izena emateko epea bukatu eta gero, Bigarren Hezkuntzako institutuetako idazkariek Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura igorriko dituzte, irailaren 14a baino lehen, jaso dituzten izen-emate orriak. Eskariari II. eranskinaren araberako ikasketa-ziurtagiria erantsiko diote, behar bezala beteta.

Bosgarrena._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak emanen dituen jarraibideen arabera garatu eta ebatziko dira probak, eta honako hauek izanen dira:

a) Testu linguistiko, historiko edo filosofiko baten iruzkina, lehiatzaileak hautatzekoa. D ereduko ikasleek euskarazko testu baten iruzkin linguistikoa eginen dute.

b) Atzerriko hizkuntza batean idatzitako testu bat aztertzea eta galdera kultural, linguistiko edo gramatikalei erantzutea.

c) Gai bat garatzea, galdera batzuei erantzutea eta ariketa praktikoak egitea ikasleak izandako nahitaezko bi ikasgairi buruz, saria lortzeko eskarian hautaturiko Batxilergoko modalitatearen eta ibilbidearen arabera:

1. Teknologiako modalitatea: Matematika eta Fisika

2. Natur eta Osasun Zientzien modalitatea:

a) Zientzien eta Ingeniaritzaren ibilbidea: Matematika eta Fisika

b) Osasun Zientzien ibilbidea: Kimika eta Biologia

3. Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

a) Giza Zientzien ibilbidea: Latina eta Artearen Historia

b) Gizarte Zientzien ibilbidea: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia

c) Giza eta Gizarte Zientzien ibilbidea: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

4. Arteen modalitatea: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa

Probak 2007ko urriaren 20an eginen dira Iruñeko Navarro Villoslada BHIan.

Ikasleek gaztelaniaz edo euskaraz egiten ahal dituzte probak, ikasketetan izan duten hizkuntza ereduaren arabera.

Seigarrena._Ikuskapen eginkizunetan ari diren Hezkuntza Departamentuko funtzionarioek eta probetako gaietan espezialista diren Bigarren Hezkuntzako irakasleek osatuko dute Ebaluaziorako Epaimahaia. Epaimahai horrek bere gain hartuko du probak prestatzearen ardura.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak izendatuko ditu mahaikideak, eta bertan buru eta idazkari gisa ariko direnak zehaztuko.

Zazpigarrena._Ebaluaziorako Epaimahaiak, ikasleek egindako probak zuzendu ondoren, emaitzen berri ikastetxeei emanen die, eta Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jarriko ditu emaitzak.

Ikasleek erreklamazioa aurkez dezakete, kalifikazioak Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean jendaurrean paratu eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean.

Zortzigarrena._Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen duten ikasleek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespena jasoko dute, sari horri dagokion diploma lortuko dute eta horren berri emanen da ikasketa espediente pertsonalean.

Bederatzigarrena._Tasei eta Prezio Publikoei buruzko apirilaren 13ko 8/1989 Legearen 25. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusitakoari jarraikiz, Batxilergoko Sari Berezia lortzen duten ikasleek ez dituzte ordaindu beharko ikastetxe publiko batean goi mailako ikasketen lehenengo kurtsoa egiteko prezio publikoak. Saria tasak ordaindu eta gero ematen bazaie, unibertsitateak bi aukera izanen ditu: ikasleari tasen zenbatekoa itzultzea edo, bestela, ikasleak saria lortu ondoren kontzeptu hori dela-eta egin behar duen lehen ordainketatik kentzea.

Hamargarrena._Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko Sari Berezia erdiesten duten ikasleek Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko lehian parte hartzen ahal dute.

Hamaikagarrena._Deialdi honen eta beronen ekintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

2006/2007 ikasturtean Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian parte hartzeko inskripzio orria

Deiturak: .......................... Izena:

NANa: .................. Jaioteguna: ........... Telefonoa:

Helbidea (jakinarazpenetarako):

Herria: ...................................... P.K.:

Batxilergoko ikasketak zein ikastetxetan egin dituen:

BHI honi atxikia:

Herria: .......................... Telefonoa: ............... P.K.:

Gurutze bat jarri egokia den tokian:

f Teknologiako modalitatea: Matematika eta Fisika

f Natur eta Osasun Zientzien modalitatea:

f a) Zientziak eta Ingeniaritza ibilbidea: Matematika eta Fisika

f b) Osasun Zientzien ibilbidea: Kimika eta Biologia

f Giza eta Gizarte Zientzien modalitatea:

f a) Giza Zientzien ibilbidea: Latina eta Artearen Historia.

f b) Gizarte Zientzien ibilbidea: Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika eta Geografia

f c) Giza eta Gizarte Zientzien ibilbidea: Latina eta Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika

f Arteen modalitatea: Artearen Historia eta Marrazketa Artistikoa

Atzerriko lehen hizkuntza

Bigarren hizkuntza (ikasketetan izan bada soilik)

Hizkuntza eredua:

Nafarroako Foru Komunitatean, 2006-2007 ikasturtean, Batxilergoko Sari Bereziak lortzeko probetan parte hartu nahi du.

2007ko .......aren ............ (e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

ESKOLA ANTOLAMENDU ETA BERRIZTAPENERAKO ZERBITZUKO ZUZENDARI JAUNA.

II. ERANSKINA

Ikasketen ziurtagiria

Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia, 2006/2007 ikasturtekoa

Ikasleak izandako kalifikazioak

Bartxilergoko 1. kurtsoa, 2005/2006 ikasturtea, modalitatea:

Ibilbidea: ............................... Ikastetxea:

_Ikasgai komunak

1._Gorputz Hezkuntza. Kalifikazioa: ................

2._Filosofia I. Kalifikazioa: ....................

3._Gaztelania eta Literatura I. Kalifikazioa: ................

4._Atzerriko Hizkuntza I (.........) Kalifikazioa: ................

MODALITATEKO NAHITAEZKO IKASG. KALIF. AUKERAKO IKASGAIAK KALIF.

1._ 1._

2._

3._

Batxilergoko 2. kurtsoko kalifikazioak, 2006/2007 ikasturtea

_Ikasgai komunak

1._Gaztelania eta Literatura II. Kalifikazioa: ...........

2._Atzerriko Hizkuntza II (...........) Kalifikazioa: ............

3._Historia. Kalifikazioa: ..............

4._Filosofia II

MODALITATEKO NAHITAEZKO IKASG. KALIF. AUKERAKO IKASGAIAK KALIF.

1._ 1._

2._ 2._

3._

Izena: ................................., honako ikastetxe honetako idazkaria: ............................ Herria: ............................. (Nafarroa).

Ziurtatzen du: ..................... ikaslearen datu akademikoak benetakoak direla eta bere ikasketa espedientea institutu honetan dagoela, eta Batxilergoko ikasketak 2006/2007 ikasturtean batez besteko ................. puntuko kalifikazioarekin bukatu dituela; kalifikazioa Batxilergoko Sari Berezietarako deialdian ezarritakoaren arabera lortu da. Horiek horrela, Sari Bereziak eskuratzeko probetan parte hartzeko baldintzak betetzen ditu.

......................(e)n, 2007ko ............aren .........(e)an.

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: F0710028