80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1241/2007 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez jendaurrean jarri dira Pirinioak, Nafarroa atlantikoa, Erdiko eremua, Erdialdeak eta Ebroko ardatza eremuen Lurraldearen Antolamenduko Planen Aurrerapenen Ingurumen ondorioen azterlanak.

2007ko ekainaren 18an Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendariak aurkeztu ditu Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean aurrikusitakoarekin bat, Pirinioak, Nafarroa atlantikoa, Erdiko eremua, Erdialdeak eta Ebroko ardatza eremuen Lurraldearen Antolamenduko Planen Aurrerapenak eta Ingurumen ondorioen azterlanak.

Plan hauek Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3 A eranskineko A) 2. idatz-zatian sartuta daude eta, beraz, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura bete behar dute.

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 34.3. artikuluan berau prestatzeko fase desberdinak dituzten lurraldearen antolamenduko tresnen Ingurumen ondorioen aldez-aurreko adierazpena egiteko aukera ezartzen da.

Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuak aurkeztutako Ingurumen ondorioen azterlanen nahikotasunari buruz iritzia eman du, eta Ingurumen ondorioen aldez aurreko adierazpenaren proposamena sortuko duen Aurrerapen Dokumentuari buruzko Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura hastea proposatu du.

Martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2. artikuluan eta zenbait plan eta programek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean jarriko da gutxienez berrogeita bost egunez. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitako moduan Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Planen Aurrerapenak 2007ko irailaren 15a arte jendaurrean daudenez, berauen Ingurumen ondorioen azterlanak data eta egoitza beretan jendaurrean jartzea proposatu da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 35.3 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007ko irailaren 15a arte jendaurrean jartzea Pirinioak, Nafarroa Atlantikoa, Erdiko eremua, Erdialdeak eta Ebroko ardatza eremuen Lurraldearen Antolamenduko Planen Aurrerapenak eta Ingurumen ondorioen azterlanak, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen www.potnavarra.com-en eta hurrengo egoitzetan, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea:

.Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, Iruña)

.Navarra de Suelo Residencial, S.A. (Leire 20, beheko ezkerra, Iruña)

.Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (Tutera kalea 20, Iruña)

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Navarra de Suelo Residencial, S.A.ri eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 19an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.

Iragarkiaren kodea: F0710063