80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko ekainaren 18koa, Nafarroako Gobernuarena. Haren bidez "Doña Mayor de Navarra" behin-behineko izena izanen duen Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa sortu da.

Otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Eskola Publiko, Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publiko eta Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako Erregelamendu Organikoa onetsi zen, bertan ikastetxe hauek Nafarroako Gobernuak sortuko dituela ezartzen da.

Espedienteari Nafarroako Hezkuntza Batzorde Gorenak edo Eskola Kontseiluak txostena egin dio eta irakasleen ordezkari sindikalei haren berri eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. 2007ko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko hau sortzea:

_Ikastetxearen kodea: 31013355.

_Izen orokorra: Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa.

_Berariazko behin-behineko izena: Doña Mayor de Navarra.

_Helbidea: Odol-emaileen pasealekua, zk.g.

_Herria: Iruña.

_Udalerria: Iruña.

_Titularra: Hezkuntza Departamentua.

_Eskaintzen duen hizkuntza eredua: gaztelania.

2. Nafarroako Gobernuak zehaztuko du ikastetxearen osaera juridiko-administratiboa eskaini behar diren hezkuntza maila edo etapa bakoitzeko.

3. Ikastetxea martxoaren 13ko 69/1995 Foru Dekretuak ezarritako Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeen sarearen kide izatera igaro da, (martxoaren 13ko 150/1996 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen dekretu hori, eta martxoaren 30eko 109/1998 Foru Dekretuak eguneratu). Hark arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe sarea berrantolatzeko, ondotik agertzen den gisan:

Ikastetxea "Iruña-Txantrea" 13. eskola barrutian sartuko da eta, Bigarren Hezkuntzako ikasleen eskolatzearen ondorioetarako, "Padre Moret-Irubide" Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikita izanen da. Antsoain, Artika (Berriobeiti) eta Iruñeko ikasleak eskolatuko ditu eta eskualdeko izaera izanen du.

4. Erabaki hau igortzea Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2007ko ekainaren 18an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0710143