80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2007ko ekainaren 11koa, Nafarroako Gobernuak hartua, etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuei aplikatuko zaien urteko interes-tasa efektiboa finkatzen duena, 1997an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan.

Ekainaren 23ko 167/97 Foru Dekretuak etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako 1997an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren maileguen baldintzak arautu zituen. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezartzen zuen mailegu horien urteko interes-tasa efektiboa (UTB) urtero berrikusiko zela 1998ko uztailaren 1etik, emandako maileguen amortizazioa arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko 1997an finantza-entitateekin eginiko lankidetza hitzarmenen gerizan ematen diren mailegu kualifikatuen urteko interes-tasa efektiboa %4,395an ezartzea. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein diren ere ordaintzeko aplikatzen diren mugaegunen arteko epea.

2. Aipatutako interes-tasa berria bizirik dauden mailegu kualifikatuei aplikatuko zaie eta 2007ko uztailaren 1etik aurrera hartuko du indarra.

3. Berraztertutako tasa efektiboa txikiagoa bada mailegu-hartzaileari dagokion tasa subsidiatua baino, bi interes-tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea eta adieraztea erabaki honek administrazio bideari bukaera ematen diola eta, aukeran, interesdunek errekurtso hauetakoren bat jar dezaketela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Epeak erabaki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasiko dira.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0709783