80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

632/2007 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 24an emandako 317/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia behin betikoz ebatzi eta Iruña, Tutera, Lizarra eta Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroetako aholkularien izendapena berritzen duena, zerbitzu eginkizunetan beste hiru urtez aritzeko.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 24an emandako 317/2006 Ebazpenaren bidez, Iruña, Tutera, Lizarra eta Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroetako aholkulari izateko 12 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia onetsi zen.

Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, uztailaren 4ko 716/2006 Ebazpenaren bidez, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako lanpostuak I. eranskinean agertzen diren izangaiei esleitu zizkien eta zerbitzu eginkizunak urtebeterako emateko proposamena egin zuen.

Epe hori bukatuta, martxoaren 24ko 317/2006 Ebazpenak ezartzen duenaren arabera, Hautapen Batzordeak ebaluatu egin behar du arestian aipatutako aholkulariek egindako lana.

Zuzendarien txostenak, non aholkulariek egindako lana jasotzen baita, aztertu eta baloratu ostean, Hautapen Batzordeak positiboki ebaluatu ditu I. eranskinean agertzen diren izangaiak.

Horren ondorioz, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari proposatu dio II. eranskinean agertzen diren aholkulariak beste hiru urterako izendatzeko, 2007ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra, destinoa duten Irakasleentzako Laguntza Zentro berbererako, ekainaren 17ko 245/1996 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako baldintza eta prozedurei jarraikiz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruña, Tutera eta Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroetako aholkulari izateko izendapena berritzea, 2007ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitarte, II. eranskinean agertzen diren funtzionarioei.

2. II. eranskineko funtzionarioei zerbitzu eginkizunetan aritzeko baimena ematea, aholkulari lana egin dezaten.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileria Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Irakasleen Prestakuntza Atalari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 15ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

I. ERANSKINA

Ebaluatutako aholkularien eta beren lanpostuen zerrenda, Irakasleentzako Laguntza Zentroetan banatuta

Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa

AHOLKULARIA LANPOSTUA

González Machín, M.ª Josefa Big. Hezk. aholkularia (Zientzietako profila)

Urdaci Iriarte, Raúl Big. Hezk. aholkularia (Teknologiako profila)

Eizmendi Apellániz, M.ª Paz Big. Hezk. aholk. (Geog. eta Historiako profila)

Sada Allo, Manuel Big. Hezk. aholkularia (Matematikako profila)

Cortés Urban, M.ª Carmen Haur Hezkuntzako aholkularia (Gaztelania)

Beaumont Echezarreta, M.ª D. Lehen Hezkuntzako aholkularia (Gaztelania)

Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

Izangaia: Vitienes Orbegozo, Idoia. Lanpostua: Haur Hezkuntzako aholkularia.

Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

Izangaia: Ros Nestares, Felisa Amaya. Lanpostua: Haur Hezkuntzako aholkularia

II. ERANSKINA

317/2006 Ebazpena, martxoaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako prestakuntzarako aholkulari izateko 12 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdia onesten duena.

Positiboki ebaluatutako aholkularien, esleitutako lanpostuen, behin betiko destinoen, herrien eta aurreko egoera administratiboen zerrenda, Irakasleentzako Laguntza Zentroen arabera antolatuta.

Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa

IZANGAIA LANPOSTUA BEHIN BETIKO DESTINOA HERRIA EGOERA

M.ª Josefa González Machín Bigarren Hezkuntzako aholkularia Lekaroz BHI Lekaroz Jardunean

Raúl Urdaci Iriarte Bigarren Hezkuntzako aholkularia "Sierra de Leire" BHI Zangoza Jardunean

M.ª Paz Eizmendi Apellániz Bigarren Hezkuntzako aholkularia "Askatasuna" BHI Burlata Jardunean

Manuel Sada Allo Bigarren Hezkuntzako aholkularia "Zizur" BHI Zizur Jardunean

M.ª Carmen Cortés Urban Haur Hezk. aholkularia - Gaztelania "Vazquez de Mella" HLHIP Iruña Jardunean

M.ª Dolores Beaumont Echazarreta Lehen Hezkuntzako aholkularia "San Jorge I " HLHIP Iruña Jardunean

Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

IZANGAIA LANPOSTUA BEHIN BETIKO DESTINOA HERRIA EGOERA

Idoia Vitienes Orbegozo Haur Hezk. aholkularia - Gaztelania "Mardones y Magaña" Murchante Jardunean

Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroa

IZANGAIA LANPOSTUA BEHIN BETIKO DESTINOA HERRIA EGOERA

Felisa Amaya Ros Nestares Haur Hezk. aholkularia - Gaztelania "Torre Monreal" Tutera Jardunean

Iragarkiaren kodea: F0710107