80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1005/2007 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Osasun zuzendari nagusiak emana, hamasei urtetik beheitiko seme-alabak, garun-perlesiak joak eta Petö metodoarekin tratamendua hartzen dutenak, dituzten familiendako 2007rako dirulaguntzak banatzeko deialdia onesten duena.

2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legean "Petö tratamendua hartzen ari diren garun-perlesiak jotako haurren familiendako laguntzak" izeneko kontusaila dago.

Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra ezarri zuen. Dirulaguntzak eman aitzin, organo eskudunak haien arauak ezarri beharko ditu, argitaratu beharko direnak. Horrela, deialdiaren xede den egoeran daudenek edo bertan aipatzen diren jarduerak egiten dituztenek eskuratzen ahalko dituzte.

11/2005 Foru Legean ezarritakoarekin bat, deialdi honen xedea da 2007rako seme-alabak garun-perlesiak joak eta Petö metodoarekin tratamendua hartzen dutenak, dituzten familiendako dirulaguntzak banatzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

1. Hamasei urtetik beheitiko seme-alabak, garun-perlesiak joak eta Petö metodoarekin tratamendua hartzen dutenak, dituzten familiendako 2007rako dirulaguntzak banatzeko deialdia onestea, ebazpen honen eranskinean ezarritako oinarriekin bat.

2. Gehienez ere 63.267,00 euroko gastua onestea, 2007ko Nafarroako aurrekontu orokorretako "Petö tratamendua hartzen ari diren garun-perlesiak jotako haurren familiendako laguntzak" izeneko 51000-500000-4809-311102 kontusailaren kontura.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Osasun Laguntzaren Zerbitzura, Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Kontabilitate Bulegora, Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari jakinaraztea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Osasun zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

ERANSKINA

Hamasei urtetik beheitiko seme-alabak, garun-perlesiak joak eta Petö metodoarekin tratamendua hartzen dutenak, dituzten familiendako 2007rako dirulaguntzak banatzeko deialdia arautzen duten oinarriak

1._Dirulaguntzaren xedea.

Deialdi honen babesean banatzen diren dirulaguntzak hamasei urtetik beheitiko seme-alabak, garun-perlesiak joak eta Petö metodoarekin tratamendua hartzen dutenak, dituzten familien gastuak osorik edo hein batean finantzatzeko erabiliko dira.

2._Onuradunek bete beharreko baldintzak.

_Garun-perlesiak edo sendagile batek diagnostikatutako antzeko prozesu neurologikoek jotako haurrak izatea, 16 urtetik beheitikoak.

_Nafarroan luzaz bizitzea.

_Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko sendagile espezialista batek tratamenduaren egokitasuna adierazi izana.

3._Betebeharrak frogatzea.

Eskatzaileek honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

a) Haurra laguntza eskatu baino lehenagoko bi urteetan egiatan Nafarroako Foru Komunitatean bizi izan dela frogatzen duen agiria.

b) Tratamendua justifikatzen duen txosten klinikoa.

c) Transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

d) Petö metodoarekin errehabilitazioko tratamenduaren deskribapena eta zein zentroan eginen den.

e) Familiak ordaindu beharreko Petö metodoarekin errehabilitazioko tratamenduaren zenbatekoa.

f) Eskatzaileak Nafarroako Ogasun Publikoarekin zerga betebeharretan egunean beharko du egon. Osasun Departamentuak baldintza honen betetzen den gainbebiratuko du.

Ez da beharrezkoa izanen a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren agiriak aurkeztea aurreko deialdietan aurkeztu baziren eta aipaturiko datuak aldatu ez badira.

4._Aurkezteko modua, tokia eta epea.

4.1. Tratamenduaren kostuaren zenbatekoa pagatzen duen aita, ama, tutore edo legezko ordezkariak eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan ezartzen diren laguntzak.

4.2. Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2007ko urriaren 1ean bukatuko da.

4.3. Dirulaguntzen eskaerak lehenbizi Osasun Departamentuko Erregistroan, Iruñeko Amaia kaleko 2an, aurkeztuko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritakoa deusetan galarazi gabe, Osasun zuzendari nagusiari eskabidea igorririk. Eskabidearekin bat deialdiko 2. arauan ezarririko agiriak aurkeztuko dira.

4.4. Eskaerak betebeharrak bete ezean, unitate instruktoreak interesatuari eskatuko dio gehienez ere 10 egun naturaleko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezean, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da.

4.5. Dirulaguntza eskatzeak berarekin dakar deialdi honetako arauak onartzea.

5._Kontzesioaren modua, zenbatekoa eta irizpideak.

5.1. Dirulaguntzak ematea Osasun zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez eginen da, hurrengo hauek osatuko duten ebaluaziorako batzordeak proposatuta:

_Osasun Laguntzaren Zerbitzuko zuzendariak.

_Organo Birlandaketen eta Elkarteen Koordinaziorako atalburua, idazkari lanetan arituko dena.

_Osasun Laguntzaren Zerbitzuko teknikari bat, bertako zuzendariak izendatzekoa.

5.2. Ebaluazio Batzordeak egiaztatuko du onuradunek betetzen dituztela dirulaguntzak kobratzeko betebeharrak eta irizpide hauei jarraituz proposatuko ditu zenbatekoak.

_Dirulaguntzaren zenbatekoa familiak finantzaturiko tratamenduaren kostuan oinarrituko da.

_Zehazteko, kontuan hartuko da zenbat diru dagoen aurrekontuetan, laguntzak tratamenduaren kostuarekin proportzionalak izan daitezen (aurrekontuko dirua hainbanatuko da).

_Onuradun bakoitzarendako dirulaguntzak gutxienez tratamenduaren ziklo bat finantzatzeko adina eginen du.

_Dirulaguntza inolaz ere ez da izanen familiak finantzaturiko tratamenduaren kostua baina handiagoa.

5.3. Ebaluazio Batzordearen proposamena loteslea izanen da, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 20,3 artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz.

6._Ebazpena.

6.1. Osasun zuzendari nagusiak dirulaguntzak eman edo ukatzeko ebazpena emanen du, batzordeak egindako proposamenarekin bat.

6.2. Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezteko epea bukatzen denetik hasita, deialdiaren 9. puntuan ezartzen diren justifikazioak egiaztatuta. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsi dela ulertuko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

7._Bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira bestelako dirulaguntza edo laguntzekin, baina guztira emanikoaren zenbateko osoak behin ere ezin eginen du familiaren kontu pagaturiko tratamenduaren kostu osoa.

8._Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek Osasun Departamentuari jakinarazi beharko dizkiote beste erakunde batzuek helburu eta xede bererako emaniko laguntza edo dirulaguntza guztiak.

Halaber, onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

9._Justifikazioa.

9.1. Justifikazio ekonomikoa Osasun Departamentuko Erregistroan jatorrizko fakturak aurkeztuz eginen da. Horietan gutxienez datu hauek agertuko dira:

_Haurraren izena.

_Tratamendua ematen duen entitatea.

_Harturiko tratamendua, aldiak zehaztuz.

_Familiak guztira pagaturiko zenbatekoa.

9.2. Halaber, urteko tratamendua bukatzean, Osasun Departamentuan tratamenduak haurraren bilakaeran izaniko emaitzei buruz ebaluazio zehatz bat aurkeztu beharko da.

9.3. Egindako gastuen frogagiriak 2007ko abenduaren 5eko 14.30ak baino lehen aurkeztu beharko dira Osasun Departamentuko Erregistroan, Iruñeko Amaia kaleko 2an.

10._Dirulaguntzaren ordainketa.

Frogagiriak egiaztatu ondoren dirulaguntza ordainduko da, ordainketa bakarrean.

11._Arau-hausteak eta zehapenak:

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloan ezarririko erantzukizunaren eta administrazio arau-hausteei buruzko zehapen araubidearen menpe egonen dira.

Zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko V. tituluan xedaturikoari jarraikiz.

12._Datuen babesa.

Onuradunek dirulaguntza kobratzeko aurkezturiko datuak edo Administrazioaren esku badaudenak deialdi honi buruzko espedientea tramitatzeko erabiliko dira bakar-bakarrik. Interesdunek aurka egiteko eta datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea erabiltzen ahalko dute, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Orgainkoan xedatutakoa betez.

13._Aplikatu beharreko arauak.

Arau hauetan aurreikusirik dagoenaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko xedapenak dira aplikatzekoak.

14._Errekurtsoak.

Deialdi honen, bere arauen eta garapen egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Osasun kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F0709735