80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jesusen Bihotzaren mirabeak: xehetasun azterlana, Alemaneseko ikastetxean (Txantreako U.I.Veko Z5 unitatea) kiroldegia eraikitzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2007ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-JUN-07 (3/CU)

"Alemaneseko Jesusen Bihotzaren mirabeak izeneko Ikastetxeko (Txantreako U.I.Veko Z5 unitatea) xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko martxoaren 6an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2007ko apirilaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I.V-Txantreako Z-5 unitateko (Alemanes) xehetasun azterlana, Jesusen Bihotzaren Mirabeen Ikastetxean kiroldegia eraikitzeko. Azterlan hori María Ciganda Pueyo andreak tramitera aurkeztu zuen Jesusen Bihotzaren Mirabeen Ikastetxea ordezkatuz.

APLIKATU BEHARREKO ARAUDIA.

Iruñeko Udal Plana, Testu bategina. Behin betiko onespena Erabakia, C.O.T. 02/12/18. Hirigintzako Araudi Partikularra

V Z5 unitate integratua

1._Eremuaren identifikazioa:

Lurzoru mota: hirilurra.

Mugapena: Mirabeen Ikastetxeko lurzatia.

Azalera: 12.585 m².

2._Helburu orokorrak.

Egungo erabilera eta eraikinak mantentzea.

3._Hirigintzako araubidea.

Ereduko aprobetxamendua: ez dira finkatu.

Banaketa eremuak: ez dira finkatu.

Erabilera xehekatuak: Ikastetxe pribatuaren ekipamenduetarako.

4._Baldintza orokorrak

Araudi Orokorra aplikatuko da.

5._Eraikuntzaren baldintzak.

1) Mantentze eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduna.

2) Handitzea. Xehetasun azterlana.

Baldintzak: Hirigintzako Araudi orokorrean ezarritakoaren arabera.

Udal Planeko Araudi Orokorreko 79. artikuluak ezartzen ditu ekipamenduen diseinurako arauak.

Ekipamenduetarako eraikuntzaren lerrokadurak libre izanen dira, betiere lurzati bakoitzaren barrenean.

Eraikuntzaren gehieneko garaiera beheko solairua gehi bi izanen da (B+2)<= 12 metro, estalkiaren egitura hasten den puntutik neurtuta.

Ikastetxeko ekipamenduen kasuan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %60 izanen da. Hirigintzako araudi partikularra

V ZO3 unitate integratua/10. unitatea

ZO3ren araudi partikularrak Alemaneseko Plan Partzialeko aldaketa du jomuga (behin betiko onetsia 1994ko abenduaren 11n), ekipamenduetarako lurzatiaren puska batean aplikatzeko planeamenduari dagokionez, sektore horretako kudeaketa agiria Alemaneseko S3 unitateko birzatiketa proiektua da, behin betiko onetsi baitzen 1996ko otsailaren 23an.

18. artikulua. 10. unitatea.

Erabilera xehakatua: Ekipamendua.

Erabilera zehatza: Hezkuntzarako pribatua.

Unitatearen azalera: 726 m².

Hirigintzako aprobetxamendua. 1.168 au.

Egungo eraikinak handitzeko baimenduta dagoen eraikuntza UO4 unitaterako zehaztuta dagoena izanen da, eta unitate horretan koka daiteke, osorik nahiz hein batean.

Plan Partzialeko UO4 unitatea Udal Planeko Z5 da, hortaz esleitutako eraikigarritasuna eremu batean nahiz bestean gauza daiteke.

Birzatiketa proiektuan, eraikigarritasun hori banatuta dago B+2 gisa, eta eraikitzeko azalera osoa 1639,06 m².da.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0709836