80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARAÑON

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2007ko maiatzaren 9an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehena._Hasiera batean onestea 1. poligonoko 255. herri lurzatiaren desafektazioa, 25 metro karratukoa baita, erabiltzeko lagatzearren Telefónica Móviles Españari, sakelako telefoniaren oinarrizko estazio bat paratzeko.

Bigarrena._Jendaurreko aldia abiaraztea, hilabetekoa, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hirugarrena._Aipatutako azaleraren lagatze hori arautuko duen baldintza agiria onestea.

Marañonen, 2007ko ekainaren 13an._Alkatea, Julio López de Echazarreta Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0709834