80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Tuterako Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolaren Plan Pedagogikoaren aldaketak. Hasierako onespena

Castel Ruiz Kultur Etxeko Gobernu Batzordeak, 2007ko martxoaren 29an egindako bilkuran, Udalaren "Fernando Remacha" Musika Eskolaren Plan Pedagogikoaren aldaketa hasiera batean onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, erabaki hori, espedientearekin, ikusgai egonen da Castel Ruiz Kultur Etxean hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, auzoek eta legezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Tuteran, 2007ko maiatzaren 29an._Castel Ruiz Kultur Etxeko lehendakaria, César Ignacio Pérez Garde.

Iragarkiaren kodea: L0709079