80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako Plan Partzialeko 13. oinarrizko unitateko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 22an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 22-Mar-07 (17/UV)

"Ikusirik Juan Luis Roquette Rodriguez-Villamil jaunak Plazaola Gestión Integral, S.L. ordezkatuz, tramitera aurkeztutako agiria eta espedientean jasotako 2007ko maiatzaren 14ko txosten teknikoari jarraikiz, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engraziako plan partzialeko 13. oinarrizko unitateko xehetasun azterlana.

2._Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2007ko maiatzaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0709070