80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Miranda Argako alkateak, 2007ko maiatzaren 25eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako Arau Subsidiarioetako U.A.U. 2.9 unitatea urbanizatzeko proiektua, Almadía Proyectos y Promociones, S.L.k sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta udal arkitektoak emandako hirigintza txostenean eta Izarbeibarko Mankomunitateak emandako txostenean diren zehaztapenekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 eta 76. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarra duen legediak agindutakoari jarraikiz.

Miranda Argan, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0709064