80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Miranda Argako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 25eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Miranda Argako Arau Subsidiarioetako U.A.U. 2.9 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Almadía Proyectos y Promociones, S.L.k sustatua, Miguel Angel Díaz, Elena Chávarri eta Luis Arellano arkitektoek 2007ko martxoan prestatu agiriari jarraikiz.

Orobat ebatzi du proiektu hori jendaurrean jartzea hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, indarrean dagoen legerian agindutakoari jarraikiz. Hasierako onespen hori prentsan ere argitaratuko da eta Udaleko iragarki oholean eta ebazpena interesdunei igorriko zaie. Azkenik, xedatzen da ezen, epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, birzatiketa proiektua behin betiko onetsita dagoela ulertuko dela, eta birzatiketa hori jabetza erregistroan inskribatzeko agindua ematen ahalko da.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Miranda Argan, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0709063