80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MIRANDA ARGA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Miranda Argako alkate andreak, 2007ko maiatzaren 25ean, 112/2006 zenbakiko ebazpena eman zuen, hasiera batean onesteko Almadía Proyectos y Promociones, S.L.ren eta Miranda Argako Udalaren arteko hirigintza hitzarmena, UAU 2.9 eta bide mugakideak urbanizatzeko eta %10eko lagapena esku-dirutan ordaintzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Miranda Argan, 2007ko maiatzaren 25ean._Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0709062