II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UHARTE
Hirigintza hitzarmena. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2007ko maiatzaren 2an egin bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Udal honen eta Inmovest Planeamientos Urbanísticos, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmena, Ugarrandiako plan partzialeko 4.3 lurzatiaren gainekoa; hori guztia, behar bezala eginbideturik espedientean jasotako testuaren arabera.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Uharten, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Amparo Miqueleiz Arraras.
Iragarkiaren kodea: L0709060