80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

JEZtik ofizioz kentzea

2007ko maiatzaren 30ean, Lesakako alkateak ebazpen hau eman zuen, besteak beste:

"Alkatetzaren 2007ko martxoaren 14ko 114/2007 ebazpenaren bidez, 114/2007 zenbakiko espedientea ireki zen, Zambra Espacio Festivo Cultural, S.A. Jarduera Ekonomikoen Erregistrotik ofizioz kentzeko, inskribituta zegoen kontzeptuetatik.

Ebazpen hori empresako bazkide zen bati jakinarazi zitzaion 2007ko martxoaren 15ean. Halaber, 2007ko 49. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 20an, hamabost egun balioduneko epea emanda, interesdun ukituek egoki juzgatzen zituzten alegazioak aurkezteko.

Ezarritako epean ez da erreklamaziorik aurkeztu

Horregatik guztiagatik, ebatzi dut:

1._Zambra Espacio Festivo Cultural, S.A. Udal honetako Jarduera Ekonomikoen Erregistrotik ofizioz kentzea, ondoko kontzeptuetatik:

196510 epigrafea: ikuskizunak areto eta lokaletan.

164651 epigrafea: tabakogaien txikizkako merkataritza, makina automatikoen bitartez eta errekargu bidezko salmentarako baimenarekin.

2._Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Lesakan, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkatea, Juan Fermín Mitxelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0708976