80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MENDIGORRIA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Mendigorriko bake epaile titularraren nahiz ordezkoaren karguak hutsik daudenez, honen bitartez, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, deialdi publikoa egin da kargu horiek bete nahi dituztenek eskabidea egin dezaten, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean. Eskabideak Mendigorriko Udaleko bulegoetan aurkezten ahalko dira.

Mendigorrian, 2007ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0709717