80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2007ko maiatzaren 24an egin bilkuran, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Legeaz onetsitako Ondasunen Erregelamenduan eskatutako gehiengoarekin, herrilur hauen hasierako desafektazioa erabaki zuen: 1. poligonoko 406. lurzatiko 2.000 metro karratu; 3. poligonoko 224. lurzatiko 2.000 metro karratu; 5. poligonoko 185. lurzatiko 2.550 metro karratu, eta 5. poligonoko 240. lurzatiko 1.600 metro karratu. Desafektazioaren xedea da erabilera lagatzea Acciona Energía, S.A.ri, aire zabaleko metak paratzeko, lastoa pilatzeko.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Espedientea interesdunen eskura dago, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Puiun, 2007ko ekainaren 6an._Alkatea, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0709716