80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Ballariaingo BA-1 sektoreko xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2007ko apirilaren 23ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batez onestea Ballariaingo BA-1 sektoreko xehetasun azterlana, Promociones Valle de Larraún, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriobeitin, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, José María Irisarri.

Iragarkiaren kodea: L0709715