80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARBIZU

Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren 2.aldaketa. Hasierako onespena

Ikusirik Arbizuko industrialdea birzatitzeko 2. aldaketarako proiektua, Udalak berak sustatua eta Zuazo Ingerieros, S.L.k prestatua, Udalak, aho batez,

Erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Arbizuko industrialdea birzatitzeko proiektuaren 2.aldaketa, Udalak berak sustatua eta Zuazo Ingerieros, S.L.k prestatua.

2. Indarra duen legerian xedatutakoaren arabera, jendaurreko epea irekitzea, hogei egunekoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintziako egunkarietan argitaratzen denetik aitzina, interesdunek proiektua aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Arbizun, 2007ko maiatzaren 15ean._Alkate udalburua, Jesús María Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L0710216