80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FALTZES

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Udal honetako Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 31n hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zen Faltzesko industrialdeko 1.4 eta 1.5 lurzatietarako xehetasun azterlana, Patxi Valencia Zoroza industri ingeniari teknikoak 2007ko otsaileko datarekin erredaktatu eta Nafarroako Industri Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak 2007ko maiatzaren 22an ikus-onetsia. Sustatzailea da Talleres Granada Luzause, S.L. enpresa, ondoko I.F.K. duena: B-31/451701.

Hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak azter dezake, udal idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere.

Faltzesen, 2007ko ekainaren 1ean._Alkate udalburua, Clemente Amátriain Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0709200