80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ELIZAGORRIA

Elizagorriko Udalaren Plan Orokorreko Lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduaren onespena

Elizagorriko Udalak, 2007ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

"1. Udalaren Plan Orokorreko Lurraldea okupatzeko udal estrategia eta eredua (L.O.E.E.) izeneko agiria onestea.

2. Agiri hori Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bidaltzea, aldez aurreko ituna lortzeko fasea igaro dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 71. artikuluan xedatuarekin bat".

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2007ko ekainaren 1ean._Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L0709156