80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRAÑETA

Irañetako U.O. 6-B exekuzio unitateko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena.

Irañetako Udalak, 2007ko maiatzaren 21eko osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen aho batez eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 134, 76 eta 74. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz:

"Lehena._Hasiera batean onestea Irañetako U.O. 6-B exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, Udalak berak sustatua.

Bigarrena._Espedientea hogei eguneko epean jendaurrean edukitzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan agertzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, ohar edo erreklamazioak aurkez ditzaten".

Irañetan, 2007ko maiatzaren 31ean._Alkate udalburua, Oscar Erice Juango.

Iragarkiaren kodea: L0709135