80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARAKIL

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak 2007ko maiatzaren 10ean eman 42 zenbakiko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zen Satrustegiko 12. poligonoko 260. lurzatiko borondatezko birzatiketa proiektua, Promociones Zarretak sustaturik. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, ebazpena jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik. Ohartarazten da jendaurreko epean ez bada dokumentuaren gaineko alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dela.

Arakilen, 2007ko maiatzaren 21ean._Alkate udalburua, Javier Lazcoz Olaechea.

Iragarkiaren kodea: L0709092