80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak eman 971/2007 Ebazpenarena, Juan Carlos Peña Angós jauna Administrazio Unitateko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Ebazpen horren argitalpenean (2007ko ekainaren 18ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 75. zk.) akats bat dagoela ikusirik, bidezko da zuzentzea.

1. Honela dioen tokian: Juan Carlos Peña Angós jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Cascanteko OOLTko Administrazio Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.

Eta honela behar du: Juan Carlos Peña Angós jauna, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Valtierra-Cadreitako OOLTko Administrazio Unitateko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Zuzenketa hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko ekainaren 19an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0710047