80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ANDOSILLA

ZC-11-12-13 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

2007ko maiatzaren hamabostean, alkate udalburuak jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen.

71/2007 ebazpena, maiatzaren 15ekoa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana, Andosillako Udal Planeko ZC-11-12-13 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektua hasiera batean onesten duena.

Manuel Osorio Martín jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua,

Ikusirik ZC-11-12-13 unitateak urbanizatzeko proiektua, Fernando Ezquerro Eras jaunak sustatua, Konpentsazio Batzordearen ordezkaria baita Andosillako Udalarekiko.

Kontuan hartuz ZC-11-12-13 exekuzio unitateak urbanizatzeko proiektuaren xedea eta dokumentazioa bat datozela Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134. artikuluan xedatuarekin.

Kontuan hartuz 134.5 artikuluak ezartzen duela urbanizazio proiektuak tramitatu eta onetsiko direla 76. artikuluan xehetasun azterlanentzat ezarritakoaren arabera.

Horiek horrela, kontuan hartuz 74.1.a) artikuluak xedatzen duena eta Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.1.j) artikuluaren bidez nireganatua dudan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena._Hasiera batean onestea ZC-11-12-13 unitateetako urbanizazio proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustatua; Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 74.1.a) artikuluko xedapenekin bat, hura baita aplikatzekoa lege bereko 134.5 eta 76. artikuluek hara igortzen baitute.

Bigarrena._Sustatzaileei adieraztea ezen, behin betikoz onetsi aurretik, proiektu bat aurkeztu beharko dela, non honako akats hauek zuzenduko baitira:

1._Zoladura eta espazio publikoen tratamendua.

_Proiektuak erakutsi beharko du betetzen direla bai uztailaren 11ko 4/1998 Foru Legea, ezintasun fisikoren bat duten pertsonentzat oztopo arkitektoniko nahiz hirigintzazkoak kentzeko, bai 154/1989 Foru Dekretua (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 134.4 artikulua eta Hiri Antolamenduko Udal Planeko Hirigintzari buruzko ordenantzetako 2. artikulua).

_Aurreikusitako trafikoa kontuan izanik, eta Herri Lan, Garraio eta Ingurumen Ministerioko aholkuekin bat, zerbitzu honek uste du egokia dela 8 zentimetroko aglomeratu asfaltikoa kendu eta bi geruza jartzea; bata 5 zentimetrokoa eta bestea 4 zentimetrokoa.

_Proiektuan sartuko dira erdigunearen diseinua, zehazturik zoladura, euri-uren hustuketa eta zuhaitzen landaketa eta perimetroko pantaila berdea, ureztaketa sistemarekin. Gainera, espazio honi erantsi beharko zaizkio argiak eta hiri altzariak eta haurrendako parkea; azken hau lurzoru egokian jarriko da, eroritakoan hartutako kolpeak biguntzeko.

_Erdiko espazio publikoan ureztaketarako lotunea aurreikusi eta iturri publikoa paratuko da.

2._Argiteria publikoa.

_Luminarien ereduak Udalaren zerbitzu teknikoek onetsiko dituzte eta sodio lurruneko lanparak erabiliko dira.

_Zerbitzuen lotuneak armairu partekatu batzuetan bilduko dira, 2 lurzatiko bat egonen dela, lurzatien lerrokaduraren barruan, espaloitik sarbidea dagoelarik.

3._Beste zerbitzuak.

_Zerbitzuen lotuneak banan-banakoak izanen dira birzatiketa proiektutik sortzen den lurzati bakoitzarendako.

_Andosillan kokaturiko enpresa zerbitzu emaileendako (Tenaria) telekomunikazioen sarea izanen du proiektuak.

_Konpainia zerbitzu emaileen txostenetan agertzen diren zuzenketak sartuko dira proiektuan.

Hirugarrena._Foru Lege horretako 76.a) artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak jarrita. Interesdunek egoki juzgatzen dituzten ohar nahiz alegazio guztiak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Espedientea Andosillako udal egoitzetan egonen da ikusgai, San Cosme y San Damián plaza, 1, 31261, Andosilla (Nafarroa), 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena._Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea organo eskudunari helaraziko zaio, behin betiko onets dezan, bidezko bada, gehienez ere bi hilabeteko epean, jendaurreko epea bukatzen denetik hasita, eta, era berean, onetsitzat hartuko da aipatu epean ez bada behar den ebazpena hartzen, betiere aipatu Foru Legearen 76. artikuluak aipatu 74.3 artikulua aplikatuta.

Bosgarrena._Ebazpen hau argitaratzea, ediktuen bidez, Andosillako Udaleko iragarkien oholean eta interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen, betiere, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Seigarrena._Ebazpen hau jakinaraztea Konpentsazio Batzordearen buruari eta erregistroko jabe ukitu guztiei, eta horren berri ematea Udaleko Osoko Bilkurari kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen saioan.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76.a) artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2007ko maiatzaren 15ean._Alkate udalburua, Manuel Osorio Martín.

Iragarkiaren kodea: L0708369