80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko ekainaren 14an egin bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Santakara-Caparrosoko goi hornidurako sarea izeneko obra bukatzeko eta Santakarako adarraren kostuei aurre egiteko krediku gehikuntzaren espedientea ikusita,

Aintzat izanik Kontu-hartzailetzak horri buruz prestatutako txostena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz;

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea kreditu gehikuntza baten espedientea, hirurehun eta laurogeita hamasei mila eurokoa.

Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2007ko ekainaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0710019