80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu bereziaren espedientea

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko ekainaren 14an egin bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:

Beire-Pitillasko hondakin-uren tratamendua izeneko obra lagapenari aurre egiteko kreditu bereziaren espedientea ikusita,

Aintzat izanik Kontu-hartzailetzak horri buruz prestatutako txostena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz;

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea kreditu berezi baten espedientea, milioi bat seiehun eta hogeita hogeita bederatzi mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretzi euroko eta laurogeita bederatzi zentimoko zenbatekoa duena.

Bigarrena._Espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuta, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2007ko ekainaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0710018