II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu gehikuntzaren espedientea
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko ekainaren 14an egin bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen:
Arrada-Figarolgo soluzio bateratua (4. fasea) izeneko obra kontratatzeko kreditu gehikuntzaren espedientea ikusita,
Aintzat izanik Kontu-hartzailetzak horri buruz prestatutako txostena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz;
Honako hau erabaki da:
Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea Arrada-Figarolgo soluzio bateratua (4. fasea) izeneko obra kontratatzeko kreditu gehikuntzaren espedientea, 53.000 euroko zenbatekoa duena.
Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2007ko ekainaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.
Iragarkiaren kodea: L0710017