80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2007ko ekainaren 14an egin bilkuran, besteak beste, ondotik osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Hainbat gastu arruntetako igoerari aurre egiteko kreditu gehikuntzaren espedientea ikusita;

Aintzat izanik Kontu-hartzailetzak horri buruz prestatu txostena, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202 eta 214. artikuluetan xedatutakoa aplikatuz,

Honako hau erabaki da:

Lehendabizikoa._Hasiera batean onestea ehun eta hogeita hamar mila eta hirurehun euroko kreditu gehikuntzaren espedientea, hainbat gastu arruntetako igoerari aurre egiteko.

Bigarrena._Espedientea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2007ko ekainaren 15ean._Mankomunitateko burua, Javier Ibáñez Iborra.

Iragarkiaren kodea: L0710016