80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2210/2007 EBAZPENA, maiatzaren 24koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Petra Lizaur Aliaga andrea San José Zentroko Zuzendaritzaren mendeko Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren estatutuak onetsi zituen maiatzaren 22ko 31/2006 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat,

EBATZI DU:

1. Petra Lizaur Aliaga andrea San José Zentroko Zuzendaritzaren mendeko Zaintzaileen Koordinaziorako Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Langileriaren Atalari eta Laguntza Soziosanitarioaren Atalari; Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari; Funtzio Publikoaren Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 24an._Zuzendari kudeatzaileak, Nicolás Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F0709581