80. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

241/2007 FORU AGINDUA, ekainaren 18koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Fernando Alfaro Duarte jauna aldi baterako izendatzen duena Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuari atxikitako Proiektuen Kudeaketarako Bulegoaren Ataleko buru.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatu ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu atalburuak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duenez,

AGINDU DUT:

Lehena._Fernando Alfaro Duarte jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioa,Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuari atxikitako Proiektuen Kudeaketarako Bulegoaren Ataleko buru izendatzea.

Bigarrena._Foru Agindu hau interesdunari, Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena._Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko ekainaren 18an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0710201