78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

549/2007 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako prestakuntzarako aholkulari izateko 5 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien zerrenda behin betiko onesten duena.

Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta bertan proposatu Irakasleentzako Laguntza Zentroetako prestakuntzarako aholkulari izateko 5 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda onestea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Irakasleentzako Laguntza Zentroetako prestakuntzarako aholkulari izateko 5 lanpostu merezimendu lehiaketa bidez eta zerbitzu eginkizunetan betetzeko izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda I. eranskinean agertzen da.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Irakasleen Prestakuntza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko ekainaren 1ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA

ILZetako prestakuntzarako aholkulari izateko 5 lanpostu betetzeko deialdia

327/2007 Ebazpena

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Andoni Irujo Ledesma Bigarren Hezkuntza (ILZ-Iruña) Onartua -

Mari Cruz Delgado Salmerón Haur Hezkuntza (ILZ-Lekarotz) Baztertua Batzordeari bere borondatez baztertzeko idazkia igorri dio.

Amaia Estomba Garín Haur Hezkuntza (ILZ-Lekarotz) Onartua -

José Javier Irigoyen Perurena Teknologia Berriak (ILZ-Lekarotz) Onartua -

Fernando Herreruela Sara Lehen Hezkuntza (ILZ-Lekarotz) Onartua -

Felicidad Paz Ledesma Haur Hezkuntza (ILZ-Iruña) Onartua -

Pilar Marco Gallo Haur Hezkuntza (ILZ-Iruña) Baztertua Dokumentazioa ezarritako epean ez aurkeztea.

Iragarkiaren kodea: F0709377