78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1736/2007 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludun izateko lanpostu huts bat lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Epaimahaiak, espediente osoarekin batera, lehiaketaren behin betiko emaitzak eta probak gainditu eta puntu gehien lortu dituen izangaia izendatzeko proposamena igorri ditu. Apirilaren 16ko 284/2007 Ebazpenaren bidez, Alberto Aldaz Pastor, probak gainditu dituztenen zerrendan bigarren dagoena, izendatu zen lanpostu horretarako. Izan ere, erdi mailako tituludun izateko beste lanpostu huts baterako eskubide handiagoa zuena izendatu zen eta horrek ez zion horri uko egin.

Aldaz Pastor jaunak lanpostuaz jabetzeko ezarririko epea bukatzen utzi du eta Berta Boj Prieto andreak, probak gainditu dituen hirugarren eta azken izangaia denak, uko egin die deialdiko prozeduran segitzeari eta bertan izan litzakeen eskubide guztiei, 2007ko maiatzaren 24ko izkribuaren bidez.

Horregatik, deialdia bete gabe utzi da.

Deialdia 2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 26an.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 28an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0709721