78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

968/2007 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Carmen Mendivil Dacal andrea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neonatologia Unitateko koordinatzaile kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko bigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatiak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo ordezko gisa izendatzeko ahalmena.

Hortaz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Carmen Mendivil Dacal andrea, funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Neonatologia Unitateko koordinatzaile kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Interesdunak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean abiaburuko lanpostura itzuli beharko du.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuko buruari eta Nominen eta Gastu Kontrolaren Zerbitzuko buruari eta Osasun Departamentuko idazkaritza tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 29an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0709162