78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1201/2007 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez esleitzen dira Helduentzako Hezkuntzaren eremuko sei lanpostu zerbitzu eginkizunetan aritzeko. Lanpostu horiek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako "Félix Urabayen" institutuan, Iruñean, beteko dira.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, otsailaren 12ko 259/2007 Ebazpenaren bidez, Helduentzako Hezkuntzaren eremuko sei lanpostu zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdiaren arauak onetsi zituen. Lanpostu horiek Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioek beteko dituzte, Helduentzako Bigarren Hezkuntzako "Félix Urabayen" institutuan, Iruñean. Deialdia 2007ko 26. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, otsailaren 28an.

Epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda igorririk, espezialitate bakoitzean lorturiko puntuen hurrenkerari jarraituz, eta lanpostuak hautaturik, bidezko da lanpostuak interesdunen eskaeren arabera esleitzea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Helduentzako Hezkuntzaren eremuko sei lanpostu zerbitzu eginkizunetan aritzeko esleitzea. Lanpostu horiek Helduentzako Bigarren Hezkuntzako "Félix Urabayen" institutuan, Iruñean, beteko dira. Ondoren aipatzen dira izangaiak:

_Ucar Caminos, María Angeles andreari, Ingelesa espezialitateko lanpostu bat, "komunikazio esparruan".

_Alducín Pagola, Nieves andreari, Ingelesa espezialitateko lanpostu bat, "komunikazio esparruan".

_Gonzalez Crespo, Pedro Antonio jaunari, Fisika eta Kimika espezialitateko lanpostu bat, "zientzia eta teknologia esparruan".

_Etayo Salazar, María Isabel, andreari, Natur Zientziak espezialitateko lanpostu bat, "zientzia eta teknologia esparruan".

_Munsuri Fernández, Ramón jaunari, Matematika espezialitateko lanpostu bat, "zientzia eta teknologia esparruan".

_Sola Alayeto, Antonio jaunari, Geografia eta Historia espezialitateko lanpostu huts bat, "gizarte esparruan".

2. Zerbitzu eginkizun horiek 2007ko irailaren 1etik 2008ko abuztuaren 31ra bitarte burutuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57.1 eta 2. c) artikuluan xedaturikoarekin bat.

5. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileria Atalari, Hezkuntza eta Prestakuntza Etengabeko Atalari, Hautapen Batzordeari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0709697