78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Udal Planeko aldaketa xehakatua, Murugarrenen, APP1 unitatean exekuzio unitate bat mugatzeko. Hasierako onespena

Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, erabateko gehiengoaz:

Erabakia:

6._APP1 unitateko aldaketa xehakatua, Murugarrenen, exeekuzio unitate bat mugatzeko

Ikusirik zerbitzu tekniko-juridikoak eginiko txostena, eztabaidarik izan gabe, aho batez honako hau erabaki da:

Lehena._Hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Murugarrenen, APP1 unitatea mugatzeari buruzkoa; nolanahi ere, behin betiko onespena jaso baino lehen honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Kontzejuak

_3 zenbakiko planoa zuzentzea, izan ere bertako eraikinetako ekipamenduetarako erabilera islatzen duen bilbea kendu eta berdegune publikorako eremuaren bilbea gehituz, hori guztia 355 eta 356. lurzatietan.

Bigarrena._Espedientea jendaurrera ateratzea, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratuta, hala, hilabeteko epean, nahi duen orok hura aztertzeko aukera izan eta egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, interesa dutenek Udaletxean azter dezaten, Aritzalako Nueva karrikako 22an, bulego orduetan.

Aritzala Deierrin, 2007ko apirilaren 12an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0709299