78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERTIZARANA

Lehenbiziko aldaketa 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2007ko apirilaren 12an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea 2007ko aurrekontuan. Horretarako, kontusail honen kreditu gerakina beraganatuko du: 143260001 Erosketa 270. lurzatiarena, guztira 299.281, 10 euro. Hura, kontusail honen bizkar finantzatuko da: 1870 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinak.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, espedientea behin betikoz onetsia egonen da.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.ean ezarritakoa betetzeko.

Bertizaranan, 2007ko ekainaren 1ean._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0709586