78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARGOTA

Aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2007ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko aurrekontuan 1/2007 aldaketa egiteko espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz, espedientea 15 egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Bargotan, 2007ko ekainaren 7an._Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

Iragarkiaren kodea: L0709577