78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

526/2007 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Eduardo Errea Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren eta Nafarroako Zerga Ogasunaren estatutuak onetsi zituen irailaren 13ko 353/1999 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Eduardo Errea Rodríguez Nafarroako Zerga Ogasuneko Laguntza Teknikoaren eta Entitate Laguntzaileen Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau igortzea interesdunari, Langileen Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuari eta Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuari.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0709609