78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko maiatzaren 22an, ondoko deialdi hau onestea erabaki zuen. Hona hemen oinarriak:

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honek Iruñeko Udalaren zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzea du xede. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituz eramanen da aurrera deialdi hau. Lanpostuak honela banatu dira, txandetan:

_lanpostu bat, txanda irekian.

1.2. Hona deialdiko lanpostua:

_1 Ingurumen eta Osasuneko Alorrean, zenbaki hau duena plantilla organikoan: 200207-2.

1.3. Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko du izendatua, Iruñeko Udaleko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiekin.

1.4. Lanpostuak B mailako lansariak izanen ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan eta Iruñeko Udalari aplikatzeko diren gainerako xedapenetan erabakitakoaren arabera.

1.5. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatua izan, Iruñeko Udalean sartu eta funtzionario bilakatzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuko da, sarrera emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

1.6. Izendatzen den izangaiak destinoko tokian bizi beharko du eta horretarako, Iruñeko udalerrian finkatuko du helbidea.

1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

1.8. Halaber, deialdi honen bidez lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda bat osatu nahi da, deialdi honen 3, 10, eta 11. arauetan xedaturikoarekin bat.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio honetan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) bukatzen den unetik eta lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko bertze estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.

Espainiarren eta Europar Batasuneko bertze estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, betiere zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beheitikoak badira, edo goitikoak, haien kontura biziz gero.

b) Adinez nagusia izatea.

c) Nekazaritzako ingeniari teknikoaren titulua izatea, edo hura eskuratzeko baldintza guztiak betetzea deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bururatzen den egunean.

Atzerrian lorturiko tituluak izanez gero, aipatu epea betetzen den egunean, haren homologazioa frogatzen duen agiriaren jabe izatea.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela.

2.2. Hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik, betebehar horiek hautaprobak gainditu eta lanpostu horretarako izendatzeko proposamenean azaltzen den izangaiak frogatu beharko ditu, zazpigarren oinarrian aurreikusitako epean eta halabereko moduan.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren erregistroetako batean aurkeztu beharko dira (Merkatuko karrika, 7-9; Zapateria karrika, 40; San Saturnino karrika, 2) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Aipatu eskabideak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio, eta haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitu baino lehenago. Eredua Iruñeko Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskura daiteke, edo interneten, www.pamplona.es webgunean.

Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Minusbaliotasun aitortua duten lehiatzaileek, ariketak egin ahal izateko denbora edo baliabideetan egokitzapenik behar badute, zilegi dute eskabidean adieraztea, eta hartarako, aparteko orri batean adierazi beharko dute nolako minusbaliotasuna duten eta zer egokitzapen eskatzen duten. Horrekin batera, legeen arabera minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana.

3.3. Eskabideari Iruñeko Udalaren kontuan 18,5 euro sartu izanaren frogagiria erantsi beharko zaio, espedientea formalizatzeko tasaren eta azterketa eskubideen ordain. Zuzenean ordaindu ahalko da edo bertzela transferentzia eginda, betiere Iruñeko Udalak finantza entitate hauetan dituen kontuetan: Nafarroako Kutxan (2054 0152 31 1100003684), Euskadiko Kutxan (3035 0039 34 0390900005) eta Nafarroako Rural Kutxan (3008 0001 14 1103447429) edo Udalaren Diruzaintzan (Merkatuko karrika, 7-9, 2. solairua); kasu horretan ordainagirian agertuko dira, nahitaez, honako datu hauek:

_Izangaiaren izen-deiturak.

_NANa/IFZ.

_Ordainketa zein kontutan egiten den, haren zenbakia.

_Kontzeptua: oposizioak.

_Deialdiaren xede den lanpostua.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondotik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

_Epaimahaiburua: Ignacio Polo Guilabert. Ingurumen eta Osasuneko zinegotzi delegatua.

_Ordezkoa: Juan José Unzue Gaztelu. Funtzio Publikoaren zinegotzi berezia.

_Mahaikidea: María Teresa Martínez Remírez. Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasuneko Alorreko zuzendaria.

_Ordezkoa: José Fermín Costero Bolaños. Iruñeko Udaleko Ingurumeneko goi mailako tituluduna.

_Mahaikidea: Javier Aldaz Berruezo. Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren Zerbitzuko burua.

_Ordezkoa: Teresa Ferrer Gimeno. Nafarroako Osasun Publikoaren Institutuko Ingurumen Osasunaren Ataleko burua.

_Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

_Ordezkoa: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordearen ordezkari bat, batzordeak berak izendatua.

_Batzordekide-idazkaria: María Jesús Nagore Leoz. Iruñeko Udaleko Ingurumen Osasuneko ikuskatzailea.

_Ordezkoa: José María Lainez Gabari jauna. Iruñeko Udaleko Laborategiko kudeatzailea.

Hautaprobak egiten hasi aitzin eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoaren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6._Oposizioa nola eginen den.

6.1. Oposizioa 2007ko urrian hasiko da. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpen berean zehaztuko da probak hasteko lekua, eguna eta ordua.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak jakinaraziko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

_Lehenbiziko ariketa: teorikoa; 2. eranskineko I. zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

_Bigarren ariketa: teorikoa; 2. eranskineko II. zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

_Hirugarren ariketa: teorikoa; 2. eranskineko III. zatitik zozketaz ateratzen diren bi gairen gainean idaztea, gehienez ere 4 orduz.

_Laugarren ariketa: praktikoa; epaimahaikoek deialdiaren gai-zerrendatik proposatzen dituzten galderak eta kasuak garatu eta ebatziko dituzte. Gehieneko denbora epaimahaiak finkatuko du ariketa hasi aitzin.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioa gehienez 100 puntukoa izan daiteke, honela banatuak:

_Lehenbiziko ariketa: gehienez ere 10 puntu. Gai bakoitzean gehienez 5 puntuko balorazioa ematen ahal da.

_Bigarren ariketa: gehienez ere 35 puntu. Gai bakoitzean gehienez 17,5 puntuko balorazioa ematen ahal da.

_Hirugarren ariketa: gehienez ere 25 puntu. Gai bakoitzean gehienez 12,5 puntuko balorazioa ematen ahal da.

_Laugarren ariketa: Gehienez ere 30 puntu.

6.4. Oposizioko ariketak baztergarriak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak. Nolanahi ere eta ariketa guztietan, bazterturik geldituko da edozein gai edo probatan 0 puntuko kalifikazioa duen izangaia.

6.5. Oposizioko lehen, bigarren eta hirugarren ariketak idatziz eginen dira eta izangaiek irakurriko dizkiote epaimahaiari jendaurreko ekitaldi batean.

6.6. Ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean paratuko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta ariketa egin den lekuan, probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, bakoitzaren kalifikazioekin. Horrez gain, oposizioko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan eginen den adierazten duen oharra argitaratuko du, gutienez hura hasi baino 48 ordu lehenago.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bertzela, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz onargarria den bertze nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak edo aipatutako agirien bidez nor diren frogatzen ez dutenak. Epaimahaiak ariketen irakurketarako ezartzen duen egunean agertzen ez diren hautagaiak ere baztertuak izanen dira.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Oposizioko azken probaren kalifikazioa emanik, epaimahaiak jendaurrean paratuko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, oposizioko probetan izangai bakoitzak lortutako kalifikazioak baturik, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta azken ariketa egin den lekuan. Gero, Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko dio probak puntuaziorik altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena, arestian aipatu zerrendarekin eta espediente osoarekin batera.

Hautapen proben azken emaitzan berdinketarik izaten bada, oposizioaldiko ariketetan _hurrenez hurren eta ordena berean_ puntuaziorik altuena lortu dutenen alde ebatziko da.

7.2. Izendapen proposamena jakinarazi eta ondoko 30 egun naturaleko epean, proposaturiko izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko dizkio Lehendakaritzako Alorrari:

7.2.1. Iruñeko Udalaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez den izangaiak:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen bertze agiri baliokideren batena.

b) Deialdiaren 2.1 oinarrian eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena, salbu eta aurretik aurkeztu bada.

c) Iruñeko Udaleko osasun zerbitzuek egindako txostena, karguaren eginkizunetan aritzea eragozten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela frogatzeko.

d) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

f) Europar Batasuneko herritarra izanez gero, egoitza-txartela.

g) Europar Batasunetik kanpokoa bada, bertan bizi eta lan egiteko baimena.

h) Familia liburua, 2.1.a) oinarriko bigarren lerroaldean sartzen diren herritarren kasuan.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako bertze administrazio publikoren bateko langile finkoek, gainera, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzen dituen ziurtagiria beharko dute aurkeztu, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarrei buruzkoa.

7.2.2. Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako langile finko den izangaiak:

a) Deialdiaren 2.1. oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena. Igoera txandako izangaiak, eskabidearekin batera titulu hori aurkeztu baldin badute, hura ekartzetik salbuetsirik egonen dira.

b) Iruñeko Udalaren zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izendatzeko Lehendakaritzako Alorrak eskatzen duen dokumentazioa.

7.3. Inork agiri horiek goian adierazitako epean aurkezten ez baditu, behar bezala arrazoitutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik, ezin izanen dute izendatu eta haren jarduketa guztiak deuseztatu eginen dira. Hori, dena dela, ez da eragozpen izanen eskabidean gezurra errateagatik izan lezakeen erantzukizuna eskatzeko.

7.4. Aurreko atalean azaldutakoa gertatuz gero, Tokiko Gobernu Batzarrak 7.1 oinarrian aipatzen den zerrendan ondotik heldu den izangaiarekin beteko du utzitako hutsunea eta horrekin ere aurreko ataletako prozedura bera erabiliko da.

8._Izendapena, lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

8.1. Tokiko Gobernu Batzarrak ebazpen baten bidez Iruñeko Udaleko funtzionario izendatuko du aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duen izangaia, nekazaritzako ingeniari teknikoaren lanpostuan ari dadin, eta lanpostu hutsa berari esleituko dio.

8.2. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8.3. Izangai izendatuak, izendapena jakinarazi eta ondoko hilabetean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Epe horretan eta ezinbertzeko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Iruñeko Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, 7.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

8.4. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data hartan bertze Administrazio Publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko da deialdiko 7.4 atalak agintzen duen moduan.

9._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda.

9.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan eta oinarri honetan ezarritako prozedurari jarraikiz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda hauek sortuko dira, Iruñeko Udaleko alor eta erakunde autonomo guztietarako balioko dutenak:

_Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

_Hautapen prozesuaren ariketa guztiak gainditu ez dituzten izangaien zerrenda.

9.2. Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendak.

Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaiekin Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak zerrenda bat osatuko du, ondoren aldi baterako kontratazioak egiteko, deialdi honen 10. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz.

Halaber, zerrenda hori erakunde autonomoetako organo eskudunei igorriko die, aplikatzekoak diren arauei jarraikiz kudea dezaten.

9.3. Hautapen prozesuko ariketa guztiak gainditzen ez dituzten izangaiak.

Deialdi honen 11. oinarrian ezarritako prozedurari jarraikiz, Lehendakaritzako Alorreko zuzendaritzak, aldi baterako kontratupean lan egiteko izangaien zerrenda bat osatuko du deialdi honetako azkenaurreko ariketa gainditu duten izangaiekin.

10._Aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendak osatzeko prozedura.

10.1. Epaimahaiaren espedientea jasota, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, hautapen prozesua gaindituta ere lanposturik gabe gelditu diren izangaiei eta deialdian ezarritako azkenaurreko ariketa gainditu dutenei hamar egun balioduneko epea emanen zaie, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, ondoko dokumentazio hau aurkezteko:

_Deialdiaren 2. arauan eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo sarrera prozesurako eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

Ebazpen hori, ukitutako langileen zerrendekin batera, argitara emanen da Iruñeko Udalaren iragarki oholean (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea).

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituztenak (aski justifikatutako ezinbertzeko kasuetan izan ezik) eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenak ez dira sartuko aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrendan, eta deialdian parte hartzeagatiko eskubide guztiak galduko dituzte, betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna deusetan ukatu gabe.

10.2. Sarrera prozedurako eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta hautaprobek dirauteino eta kontratazioaldiak iraun bitarte bete beharko dira.

10.3. Dokumentazioa aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritzako Alorreko zuzendariaren ebazpen baten bidez, aldi baterako kontratuetarako izangaien zerrenda hauek onetsiko dira, kasua bada, eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean argitaratuko (Merkatuko plaza, Udaletxearen gibeleko aldea):

a) Probak gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Deialdiaren azkenaurreko ariketa gainditu bai baina lanposturik gabeko gaindituen artean ez daudenen zerrenda.

10.4. Hauxe izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendaren ordena: oposizioa gainditu bai baina lanposturik lortu ez dutenen kasuan, hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera; gainerako izangaien kasuan, gainditutako ariketetan lortutako puntuazioen batura. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

11._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

Epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 22an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.

I. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N./nortasun agiria: ............., jaioteguna (urtea/hila/eguna): ............, jaioterria (udalerria, probintzia): ............., naziotasuna: ...................., egungo helbidea (karrika, zenbakia, eskailera, etxebizitza): ............, telefonoa: ............, laneko telefonoa: ..................

AZALTZEN DUT:

Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.

Deialdian ezarritako azterketa eskubideak ordaindu ditudala, eta horren egiaztagiria erantsi dudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Iruñeko Udalaren zerbitzuko nekazaritzako ingeniari tekniko izateko lanpostu 1 oposizio bidez betetzeko deialdian parte hartzeko onar nazatela (deialdia ...... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........(e)an), txanda honetan:

f Txanda irekia

f Igoera txanda*

f Minusbaliatuendako txanda murriztua*

(*) Deialdian hala adierazten denean bakarrik

Datuen babesa._Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla baliatuko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei gehituko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Merkatuko karrika, 7-9; 31001 Iruñea).

Iruñean, 200....(e)ko ............aren ....(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

I. zatia

1. gaia._Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea. Egitura. Printzipio orokorrak. Nafarroako toki entitateak: udalak, kontzejuak, mankomunitateak eta gainerako toki enteak. Haien eskumenak.

2. gaia._Toki administrazioa. Udal organoak. Alkatetza. Osoko bilkura. Gobernu Batzordea. Bertzelako organo erabakitzaile eta informatzaileak. Udal organoen eskumenak eta eskurantzak, oro har. Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoa. 57/2003 Legea, Udal gobernua modernizatzeko neurriei buruzkoa.

3. gaia._Administrazio prozedura eta hura arautzen duen legea. Aplikazio eremua eta printzipio orokorrak. Interesdunak. Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena.

4. gaia._Administrazio egintza: kontzeptua, motak, elementuak eta betebeharrak. Jakinarazpena. Administrazio egintzaren baliogabetasuna eta deusezgarritasuna. Administrazioaren isiltasuna. Egintzen berrikuspena administrazio bidean. Administrazio errekurtsoak. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegian.

5. gaia._Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina: Horren egitura eta edukiaren analisia. Langile motak. Hautaketa. Funtzionario izaera eskuratzea eta galtzea. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Diziplina araubidea.

6. gaia._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Kontratu publikoei buruzko 6/2006 Foru Legea eta hura aldatzen duen 1/2007 Foru Legea: aplikazio eremua eta araubide juridikoa. Administrazioarekin kontratuak egiteko baldintzak. Kontratua prestatzeko jarduketa administratiboak. Lizitazioen publizitatea, interesdunen proposamenak. Kontratazio mahaia.

7. gaia._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Kontratuen esleipena, betearazpena eta aldaketa. Kontratuen iraungipena: amaiera eta harrera; desegiteko arrazoiak eta horren ondorioak. Lagapena eta azpikontratazioa.

8. gaia._Osasunari buruzko 14/1986 Lege Orokorra. 10/1990 Foru Legea, Osasunari buruzkoa, eta bere aldaketak: udalaren osasun arloko jarduketa eta esku hartzeak ingurumenaren kalitateari begira.

9. gaia._Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legea. Garapenerako erregelamenduak: segurtasuna eta osasuna lantokietan, seinalizazioa eta osasuna, segurtasuna makinetan, babes ekipoen erabilera.

10. gaia._Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa. Printzipioak. Pertsonen eskubideak. Datuen babesari buruzko agentzia. Datuen joan-etorriak.

11. gaia._Osasunaren arloko udal ordenantzak. Iruñeko Udalaren eskumenak eta egitekoak. Ikuskapena eta kontrola. Arau-hausteak eta zehapenak osasun publikoan.

12. gaia._Hirigintzako lizentziak: kontzeptua. Lizentzia behar duten egintzak. Eskumenak eta prozedura. Eraginkortasuna. Iraungitzea. Jarduera sailkatuen lizentziekiko lotura. Iruñeko Udalaren ordenantzak, eraikuntzari, urbanizatzeari eta GOKA jarduerei buruzkoak. Egitura eta eduki nagusiak.

13. gaia._ISO 9001:2000 araua. Kalitate sistemak eta administrazioan horiek ezartzeko xedeak. Baldintza orokorrak. Zuzendaritzaren erantzukizuna. Baliabideen kudeaketa. Produktua egitea. Neurketa, analisia eta hobekuntza.

14. gaia._Kontsumorako Uraren Informazio Sistema Nazionala (SINAC). Hura ezartzen duen 140/2003 Errege Dekretuaren 30. artikulua. Haren osagarriak: SCO/1591/2005 agindua eta SCO/2967/2005 agindua.

15. gaia._Europar Batasuneko Kontseilua. Lehendakaritza. Erabakiak hartzea. Batasuneko legeria. Egunkari Ofiziala. Ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, parte hartze publikorako eta justizia eskuratzeko eskubideen gainean Aarhus-en (Danimarka) 1998ko ekainaren 25ean sinatu zen Hitzarmena berresteko bitartekoa.

II. zatia

1. gaia._Ura. Laginak hartzea. Baldintza orokorrak. Betebehar berariazkoak. Lagin motak. Laginketa motak. Laginak hartzeko metodoak. Laginak hartzeko prozedura. Ontzi eta euskarri motak. Materialaren garbitasuna. Lagin kopurua. Garraioa. Laginen kontserbazioa analisia baino lehen. Soslai analitikoaren hautapena.

2. gaia._Giza kontsumorako uraren tratamendua. Ura hartzeko sistemak. Etorki ezberdinen artean hautatzeko irizpideak. Ura tratatzeko estazioak. Oinarrizko eragiketak. Uraren tratamendu fisiko-kimikoa edateko bilakatzeko. Ur naturalak deuseztatu eta zuzentzeko tratamendu berariazkoak.

3. gaia._Igerilekuetako uren tratamendua. Ura tratatzeko estazioak. Oinarrizko jarduketak. Iragazki motak, alderdi onak eta txarrak. Desinfektatzaile motak. Haien jarduketaren oinarri fisiko-kimikoa, alderdi onak eta txarrak. Uraren bertze tratamendu batzuk.

4. gaia._Erabilera publikoko igerilekuak. Igeriontziaren eta haren instalazio osagarrien kudeaketa. Autokontrola. Klimatizazioa eta aireberritzea igerileku estalien esparruetan . Produktuak biltegiratzea.

5. gaia._Osasunaren Mundu Erakundearen jarraibideak jostetarako uretan giro seguruak lortzeko. Igerilekuak eta gisako giroak: kontsiderazio orokorrak, arrisku mikrobiologikoak, arrisku kimikoak, uraren eta airearen kalitatearen kudeaketa, lesioen prebentzioa, jarraibideak abiaraztea.

6. gaia._Hirietako isurkien tratamendua. Hirietako hondakin uren ezaugarriak. Ura tratatzeko estazioak. Oinarrizko jarduketak. Tratamendu fisiko-kimikoak. Tratamendu biologikoak. Tratamendu tertziarioak.

7. gaia._Industria uren tratamendua. Arazo orokorrak. Ura tratatzeko estazioak. Oinarrizko jarduketak. Aplikatzeko tratamendu fisiko-kimikoak. Tratamendu berariazkoak industria metalurgiko, paper industria, nekazaritzako edo elikagaien industria eta bertze industrietan.

8. gaia._Legionela. Etorkia. Mikroorganismoaren biologia. Inguruneko gordailuaeta barreiadura. Laginak hartzeko prozedurak. Analisiak.

9. gaia._Hozte dorreak, lurrun kondentsadoreak eta arriskua duten bertze muntadura batzuk, Legionelosiaren aurkako aurreneurriei eta kontrolari buruzko 865/2003 Errege Dekretua. Etxegintzako instalazio termikoen gaineko erregelamenduaren (RITE) osasun alderdiak.

10. gaia._Eguratsaren kutsagarriak. Balio ertaina eta balio ponderatua. Mugako eta atariko balioak, kutsatzaileen alertarako. Laginketa puntuen kokalekua. Inmisioaren ebaluazioa eta kudeaketa.

11. gaia._Kutsatzaile atmosferikoen emisioa eta immisioa. Hiri inguruneko emisio gune nagusiak. Hiri inguruneko kutsatzaile nagusiak: jatorria, deskripzioa, eraldaketa kimikoak, eraginak eta ondorioak. Kutsatzaileen barreiatzea. Ingurumenaren kalitatearen gaineko informazioa udalean, eskualdean edo nazioan.

12. gaia._Uhin elektromagnetikoak. ezaugarriak, energia, potentzia, hedapena. Espektro elektromagnetikoa. Erradiazio ultramorea. Erradiazio ultramorearen iturri artifizialak. Eguzki bankuak: motak eta mantentze lanak. Larruaren defentsa mekanismoak. Ondorio fotobiologikoak eta osasunerako arriskuak. Larruazaleko fototipoak. Gomendatzen diren esposizio denborak, kalkulua.

13. gaia._Desinfekzioa: definizioa. Xedea. Prozedura fisiko eta kimikoak. Oinarriak. Alderdi onak eta txarrak. Esterilizazioa: definizioa. Xedea. Prozedura fisiko eta kimikoak. Oinarriak. Alderdi onak eta txarrak. Aplikazioa estetikako jardueretan: ile apainketa, mikropigmentazioa eta piercing-a.

14. gaia._Bektoreen kontrola osasun publikoan. Arratoi galtzea lokaletan, etxebizitzetan eta eremu publikoan. Hautatzeko produktuak, oinarria eta hartu beharreko neurriak. Desinfekzioa lokaletan, etxebizitzetan eta eremu publikoan. Hautatzeko produktuak, oinarria eta hartu beharreko neurriak. Intsektu galtzea lokaletan, etxebizitzetan eta eremu publikoan. Hautatzeko produktuak, oinarria eta hartu beharreko neurriak.

15. gaia._Analisi kimiko kuantitatibo eta kualitatiboetan. Grabimetria: oinarria, instrumentazioa, aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan. Bolumetria: oinarria, instrumentazioa, aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan. Uhertasun neurriak.

16. gaia._Optika bidezko metodoak I.: Absortzio molekularraren espektrofotometria (UV-ikusgarria) eta fluoreszentzia molekularrarena. Oinarria, instrumentazioa. Aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan. Eten gabeko neurketa.

17. gaia._Optika bidezko metodoak II.: Xurgapen espektroskopia eta igorpen espektroskopia. Oinarria, instrumentazioa. Aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan.

18. gaia._Metodo kromatografikoak. Gasen kromatografia eta isurkarien kromatografia. Oinarriak, instrumentazioa eta detektore motak. Eten gabeko neurketa. Aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan.

19. gaia._Metodo potentziometrikoak. Oinarriak. Mintzezko elektrodoak. Elektrodo ioi-hautatzaileak. Eten gabeko neurketa. Aplikazioa uraren eta eguratseko kutsatzaileen analisietan.

20. gaia._Gizakiak kontsumitzeko urak, lur gaineko urak eta jostetan aritzeko urak: haien analisia "in situ". Landalanerako behar den tresneria. Oinarria. Egiaztapena eta kalibrazioa. Kuantifikazioa. Tresneria eta emaitzak onartzeko irizpideak.

21. gaia._Eguratsaren kutsagarriak. Neurgailuak: analizatzaileen motak, ezaugarriak eta oinarri fisiko edo kimikoak. Kutsatzaileak analizatzeko erreferentziako metodoak.

22. gaia._Eguratseko kutsatzaileen analisia "in situ". Landalanerako behar den tresneria. Oinarria. Egiaztapena eta kalibrazioa. Kuantifikazioa. Tresneria eta emaitzak onartzeko irizpideak.

23. gaia._Uraren mikrobio bidezko kutsadura naturan. Kutsadura motak eta kutsadura iturriak. Berezko arazketaren prozesua. Soslai analitikoaren hautapena. Lagin hartzea, uraren analisi mikrobiologikorako. Laginen garraioa eta kontserbazioa.

24. gaia._Kutsadura salatzen duten mikroorganismoak gizakiak kontsumitzeko uretan, igerilekuetako uretan eta lur gaineko uretan. Honako hauen kontaketaren zehaztapena: aerobioak 22.ºC-tan, koliformeak, gorozkietako koliformeak, enterokokoak, Clostridium perfringens-a, E.coli-a, Pseudomonas aeruginosoa, Staphylococcus aureus-a. Osasunaren aldetik duten garrantzia. Emaitzen ondoriozko jarduketak.

25. gaia._Patogenoak izan daitezkeen mikroorganismoak urean. Honako hauen analisia: Salmonella spp, Shigella spp, Legionella spp, Vibrio spp. Lagin hartzea horiek analizatzeko. Aurreneurriak. Osasunaren aldetik duten garrantzia. Emaitzen ondoriozko jarduketak.

26. gaia._Agente kimikoen eraginpean egoteak dakartzen arriskuen ebaluazioa. Metodologia. Laginketaren prozedura. Eguratseko balio gehienekoa-eguneko esposizioa VLA-ED. Eguratseko balio gehienekoa-esposizio laburra (VLA-EC). Desbideratzearen muga. Gehieneko esposizioa TLV-C. Arriskuaren ebaluazioa. Ebaluazioko sistema binarioa. Esposizio indizea-Arriskua izateko aukera.

III. zatia

1. gaia._140/2003 Errege Dekretua, Giza kontsumorako uraren kalitateari buruzko osasun irizpideak ezartzen dituena.

2. gaia._Gobernazio Ministerioaren 1960ko maiatzaren 31ko agindua, igerileku publikoen gainekoa. 123/2003 Foru Dekretua, Erabilera kolektiboko igerilekuen baldintza tekniko-sanitarioak ezartzen dituena. 20/2006 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. Nafarroako legeria osagarria, aplikatzekoa.

3. gaia._865/2003 Errege Dekretua, legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko irizpide higieniko-sanitarioak ezartzen dituena. 54/2006 Foru Dekretua, uztailaren 31koa, legionelosiari aurrea hartu eta kontrolatzeko neurriak ezartzen dituena.

4. gaia._Jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 10/88 Foru Legea, Nafarroako hondakin uren saneamenduari buruzkoa. 82/1990 Foru Dekretua, hura garatzen duen Erregelamendua onesten duena. 191/2000 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 11/1995 Errege Lege-Dekretua, hirietako hondakin urak arazteko arauak ezartzen dituena. 509/1996 Errege Dekretua, hura garatzen duena. 2116/1998 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal duten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5. gaia._4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. 93/2006 Foru Dekretua, hura garatzen duen Erregelamendua onesten duena.

6. gaia._16/2002 Legea, Kutsaduraren kontrol eta aurreneurri integratuei buruzkoa. 5/2004 Errege Dekretua eta 1/2005 Legea, hura aldatzen dutenak. 509/2007 Errege Dekretua, hura garatzeko eta betearazteko erregelamendua onesten duena.

7. gaia._9/2005 Errege Dekretua, Lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak adierazteko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena:

8. gaia._28/2005 Legea, Tabakismoaren kontrako osasun neurriak finkatu eta tabako-produktuen salmenta, hornidura, kontsumoa eta publizitatea arautzen dituena. 6/2003 Foru Legea, Tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa.

9. gaia._38/72 Legea, Eguratseko kutsadurari buruzkoa. Babesa. 833/75 Dekretua, hura garatzen duena. 1613/1985 Errege Dekretua, 1154/1986 Errege Dekretua eta 1073/2002 Errege Dekretua, hura aldatze dutenak. Ministerioaren 1976ko abuztuaren 10ekoa eta haren aldaketa, eguratsean dauden kutsatzaile kimikoen analisi eta baloraziorako arau teknikoak ezartzen dituztenak.

10. gaia._646/1991 Errege Dekretua, Eguratseko kutsaduraren gainekoa. Halako kutsagarri batzuk eguratsera igortzeko tasak mugatzeko arauak. Industria Ministerioaren abenduaren 26ko Agindua, hura garatzen duena. 117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuen disolbatzaileak erabiltzeagatik konposatu organiko hegazkor gutxiago aireratzeko. 227/2006 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. Ingurumenaren Idazkaritza Nagusiaren 2003ko irailaren 11ko Ebazpena, Sufre dioxidoaren, nitrogeno oxidoaren, konposatu organiko hegazkorren eta amoniakoaren aireratzeak emeki-emeki gutxitzeko Progama Nazionala onesten duena.

11. gaia._1073/2002 Errege Dekretua, Airearen ebaluazioari eta kalitatearen kudeaketari buruzkoa, sufre dioxidoari, nitrogeno dioxidoari, nitrogeno oxidoei, partikulei, berunari, bentzenoari eta karbono monoxidoari dagokienez. 1796/2003 Errege Dekretua, eguratseko ozonoari buruzkoa. 2004/107/CE zuzentaraua, airean dauden arseniko, kadmio, merkurio, nikel eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoei buruzkoa.

12. gaia._Merkataritzako jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 2201/1995 Errege Dekretua, Publikoarentzako salmenta-instalazioetan petroliozko karburante eta erregaia txikizka banatzeko instalazio finkoen gaineko MI-IP 04 jarraibide tekniko osagarriari buruzkoa. 1523/1999 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 61/2006 Errege Dekretua, gasolinen, gasolioen, fuelolioen eta petrolioaren gas likidotuen ezaugarriak zehazten dituena eta bioerregai batzuen erabilera arautzen duena.

13. gaia._Jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 668/1980 Errege Dekretua, produktu kimikoak biltegiratzeari buruzkoa. 3485/1983 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 379/2001 Errege Dekretua, produktu kimikoak biltegiratzeko erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarri hauek onetsi dituena: MIE-APQ-1, MIE-APQ-2, MIE-APQ-3, MIE-APQ-4, MIE-APQ-5, MIE-APQ-6 eta MIE-APQ-7.

14. gaia._Merkataritzako jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 3349/1983 Errege Dekretua, pestizidak fabrikatu, merkaturatu eta erabiltzeko osasun-arau teknikoak onesten dituena. 162/1991 Errege Dekretua eta 443/1994 Errege Dekretua, hura aldatzen dutenak. 2163/1994 Errege Dekretua, gai fitosanitarioak merkaturatu eta erabiltzeko Europar Batasuneko sistema harmonizatua ezartzen duena. 50/1996 Foru Dekretua, Izurrien aurkako Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistro Ofizialaren gainekoa. 1416/2001 Errege Dekretua, Gai fitosanitarioen ontziei buruzkoa. 1054/2002 Errege Dekretua, biozidak erregistratu, baimendu eta merkaturatzeko ebaluazio prozesua arautzen duena.

15. gaia._11/1997 Legea, Ontziei eta ontzien hondakinei buruzkoa. 782/1998 Foru Dekretua, hura garatzen duen Erregelamendua onesten duena. 252/2006 Errege Dekretua, hura aldatzen duena eta birziklatzeaz eta balorizatzeaz 11/1997 Legean ezarririko helburuak berrikusten dituena.

16. gaia._20/1986 Oinarrizko Legea, Hondakin Toxiko eta Arriskugarriei buruzkoa. 833/1988 Errege Dekretua, hura betearazteko Erregelamendua onesten duena. 952/97 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 10/1998 Legea, Hondakinen gaineko arauak ematen dituena. 62/2003 Legea, hura aldatzen duena. MAM/304/2002 Agindua, hondakinak balorizatu eta desagertarazteko ekintzak eta Europako hondakinen zerrenda argitara ematen dituena.

17. gaia._Merkataritzako jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 1599/1997 Errege Dekretua, Gai kosmetikoen gainekoa. 2131/2004 Errege Dekretua eta 209/2005 Errege Dekretua, hura aldatzen dutenak. 414/1996 Errege Dekretua, Osasun produktuen gainekoa. 2727/1998 Errege Dekretua, hura aldatzen duena.

18. gaia._132/2002 Foru Dekretua, tatuajea edo piercing-a egiten duten osasun arlotik kanpoko establezimenduek bete beharreko baldintza higieniko-sanitarioei buruzkoa. 414/1996 Errege Dekretua, Tatuajerako tintek sendagaiei buruzko osasun produktuen eta arau osagarrien gainekoa.

19. gaia._1002/2002 Errege Dekretua, Erradiazio ultramoreen bidez beltzarantzeko aparatuen salmenta eta erabilera arautzen dituena. 24/2004 Foru Dekretua, belzte zentroak ireki eta abian jartzeko eta belzte aparatuak alokatzeko baldintzak arautzen dituena.

20. gaia._214/1997 Foru Dekretua, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, eraberritu edo lekuz aldatu eta horien funtzionamendurako baimenak arautzen dituena. 37/1999 Foru Agindua, 86/1999 Foru Agindua eta 39/2003 Foru Agindua, hura garatzen dutenak. 1277/2003 Errege Dekretua, Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioen baimenak emateko oinarri orokorrak finkatzen dituena eta geroagoko aldaketak. 296/1993 Foru Dekretua, Foru Komunitatean osasun arloko hondakinak kudeatzeko araudia ezartzen duena. 181/1994 Errege Dekretua, haren arau osagarriak ematen dituena.

21. gaia._9/1990 Foru Legea, Gizarte erbitzuen arloko baimen, arau-hauste eta zehapenei buruzkoa. 209/1991 Dekretua, hura garatzen duena. 18/2002 Foru Agindua, 209/1991 Foru Dekretua partez garatzen duena.

22. gaia._Merkataritzako jardueren gaineko ikuskatzailetza, ondotik ematen den legerian: 146/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko ostalaritza establezimenduen antolaketari buruzko erregelamendua onesten duena. 76/1995 Foru Dekretua, Turismoko kanpalekuak arautzen dituena. 69/1999 Foru Dekretua, Nafarroako turismoko aterpetxeak arautzen dituena. 243/1999 Foru Dekretua, landa-etxeetan ostatatzea arautzen duena. 226/1993 Foru Dekretua, Kanpaldi libreak egiteko ingurumeneko baldintzak arautzen dituena.

23. gaia._2816/1982 Errege Dekretua, Ikuskizun Publikoen eta Josteta Jardueren Txukuntasunaren Araudi Orokorra onesten duena. 2/1989 Foru Legea, Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituena. 26/2001 Foru Legea, hura aldatzen duena. 32/1990 Foru Dekretua, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duena. 304/2001 Errege Dekretua, hura aldatzen duena. 202/2002 Foru Dekretua. Establezimendu, ikuskizun publiko eta josteta jardueren katalogoa onesten duena. 656/2003 Errege Dekretua, hura aldatzen duena.

24. gaia._Araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak finkatzen dituen 1004/1991 Errege Dekretuaren instalazio eta dotazioekin ikusteko duten artikuluak. 28/2007 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako lehen zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak ezartzen dituena. Osasunaren gaineko 4. udal ordenantza.

25. gaia._2263/1974 Dekretua, Hilotzen eta hilerrien gainekoa. Hilotzen inguruko osasun neurrien gaineko erregelamendua. 297/2001 Foru Dekretua, Hilotzen gaineko osasunari buruzko Erregelamendua onesten duena. Iruñeko Udalaren San José Hilerria arautzen duen ordenantza.

Oharra._Gai guztiak deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean indarra duen legeriari jarraikiz baloratuko dira, baina egun horren ondoren onetsitako arau aldaketen ekarpenak baloratzen ahalko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: L0708877