78. ALDIZKARIA - 2007ko ekainaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

OTSAGABIA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2007ko apirilaren 19an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2007ko plantilla organikoa.

Iragarkia 2007ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 21ean, eta jendaurrean egon da, inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betikoz onetsia da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236 eta 271. artikuluarekin bat. Hona hemen haren laburpena, argitaraturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA IZENDUNA

Funtzionarioak

_Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %16. Sarbidea: erregelamenduzko era. Zerbitzuen batasuna, Itzaltzurekin batera.

_Zerbitzu anitzetako arduraduna. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio-kontratuduna

_Bitarteko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %16. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratuduna

_Ipar eskiko eskola kanpainaren koordinatzailea. Lanaldia: lanaldi partziala. Lansaria, hitzarmenaren ariora. Sarbidea: hautaprobak.

LANGILEEN IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

_Hernández Hernández, Carlos. Idazkaria. A maila. 6. gradua. Lanpostuko osagarria: %16. Egoera administratiboa: zerbitzu bereziak. Sarbidea: erregelamenduzko era.

_Tainta Azanza, Nicolás. Zerbitzu anitzetako arduraduna. Gradua: 3. Lanpostuko osagarria: %12. Egoera administratiboa: jardunean.

Administrazio-kontratuduna

_Gárate Gárate, José Javier. Bitarteko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %16. Egoera administratiboa: jardunean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratuduna

_Campistegui Miqueleiz, Victoria Cristina. Ipar eskiko eskola kanpainaren koordinatzailea. Lanaldi partziala. Lansaria, hitzarmenaren ariora. Egoera: jardunean. Sarbidea: Hautaprobak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2007ko ekainaren 8an._Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L0709561